Antonio Zavala
Antonio Zavala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1928ko urtarrilaren 23a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Xabier, 2009ko urtarrilaren 2a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Aita Antonio Zavala Echeverria[1][2] (Tolosa, Gipuzkoa, 1928ko urtarrilaren 23a - Xabier, Nafarroa Garaia, 2009ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea, euskaltzaina eta euskal herri-literaturaren ikerlari eta editorea izan zen. Kazetaritzari ere ekin zion, La Voz de España, Diario del Alto Aragón eta El Diario Vasco egunkarietarako idatzita. Orobat, mendizale sutsua izan zen.[3]
« | Zavalak egundoko lana egina du: hirurehundik gora liburu, benetako euskaraz idatziak, argitaratu. Baserritarren eta euskararen jabe direnen kontakizunak jaso ditu. Eta bertso mordoa. Kontu horietan, Euskal Herri osoan, gutxi izango da berak bezainbat dakienik. | » |
Gotzon Garate[4] |
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Zavala 1945ean sartu zen Jesusen Lagundian, eta Filosofia eta Teologia ikasi zituen Oñan.
1954an bertsoak biltzeari ekin zion, eta 1961ean Auspoa argitaletxea sortu zuen horien berri zabaltzeko. 1993an, Auspoa argitaletxearen barruan beste bilduma bat sortu zuen, Biblioteca de Narrativa Popular izenekoa, gaztelaniazko lanak argitaratzeko. Berrogei urtetik gorako bide horretan, 361 liburu argitaratu zituen guztira: 332 liburu Auspoa sailekoak (310 ohikoak eta 22 sail nagusikoak), eta beste 29 ale Biblioteca de Narrativa Popular sailekoak. Hor agertu dira bertsolarien bertso bildumak, biografiak eta pasadizoak; herriko jendearen kontakizunak; garai bateko bizimoduaren berri ematen duten liburuak; erromantzeak, narrazioak... Euskal herri-literaturaren gordailurik oparoena da gaur egun Auspoa liburutegia, eta bertsolaritzaren ikuspegitik ez ezik, antropologiaren, historiaren, soziologiaren eta literaturaren ikuspegitik ere berebiziko garrantzia du. Biltzaile, ikertzaile eta eragile izan da Zavala. Izan ere, biltzen eta ikertzen ez ezik, lan handia egin du zer kontatua bazuen jendea bilatzen eta horiek idaztera bultzatzen.[5][6][7]
Euskaltzaina eta omendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara batuan inoiz idatzi ez zuen arren (nahiago zuen euskara batuaren aurretiko grafia erabili; bere abizenen idazkera lekuko), euskararen eta herri literaturaren alde egiten ari zen lan bikaina eskertu nahi izan zion Euskaltzaindiak, eta euskaltzain urgazle izendatu zuen Antonio Zavala 1961ean; handik hiru urtera, 1964ko abenduaren 18an, euskaltzain oso. Euskaltzaindiaren barruan, Herri Jakintza eta Bertsolaritza batzordeen buru izan zen, eta Euskararen Lekukoak batzordeko kide. Hala ere, Zavala hurbiletik ezagutu zuen Joxemari Iriondok hauxe dio: «Ez dut ustea, ordea, bilera askotara joango zenik, bere lanetan aspergabea eta bakartia baitzen, eta ez zuen betetzen inongo taldetako diziplinak, bileretan denbora gehiegi galtzen dela uste eta esaten baitzuen».[8]
Zavala omenaldizalea ez zen arren,[8] Tolosako herriko seme kuttun izendatu zuten 2000. urtean;[9] Deustuko Unibertsitateak honoris causa doktore egin zuen 1999an;[10] Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak Argizaiola saria eman zion 1996an,[11] eta erakusketa bibliografikoa egin 1999an;[8] Labayru ikastegiak Gatzontzi saria eman zion 1997an.[9]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Zavalak berak honela laburbildu zuen bere bizitza:[5]
« | Nere bizitzan, [...] ez ditut liburu asko idatzi, bakarra baizik; ez ditut lan asko egin, bakarra baizik; ez ditut gai asko erabili, bakarra baizik: erria. Beraren serbitzari biurtu nuan nik nere burua. Baiña erri orrek ederki saritu du nere lana. Uzta ugaria jarri du nere eskuetan. | » |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pastor Izuela (1780-1837). Ezkioko ta Segurako itxuak (1971, Auspoa)
- Periyaren zalaparta. (Melitona-ren bi senarrak. Mendibetarren Larriyak. Utzi bearko gizon bikañak) (1963, Auspoa)
Bertsoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afrika-ko gerra. 1859-1860 (1977, Auspoa)
- Alkain aita-semeak (1970, Auspoa)
- Alza-ko bertsolari zaarrak (Jose Garmendia, Andres Arrieta, Patxiko Arzak, Xaturdino Erauskin, Artzai-txikiya) (1968, Auspoa)
- Alzo-ko Imaz bertsolaria (1967, Auspoa)
- Ameriketako bertsoak (1984, Auspoa)
- Amodiozko penak bertso berrietan (1976, Auspoa)
- Arrantzaleen bizitza (1978, Auspoa)
- Atano ta Estrada Bertsolariak (1970, Auspoa)
- Axentxio Txanka Bertsolaria (1966, Auspoa)
- Azkoitia-ko Bertsolari Zarrak (Kortazar, Uztarri, Sokin, Muno, Otsolarre, Lorenzo Garate, Urkiolegi, Patxi Laja eta Balentxi) (1970, Auspoa)
- Azpeitiko Premiyoaren Bertsoak (1893-1895) (1963, Auspoa)
- Berridi eta Kuxkullu bertsolariak (1980, Auspoa)
- Bidasoa aldeko bost bertsolari (J.A. Sanziñena, J.M. Bera; P.M. Etarte; J. Maitarena; Trinidad Urtasun) (1970, Auspoa)
- Errenteria-ko Bertsolari Zaarrak (1968, Auspoa)
- Errikotxia, Itxase eta beste zenbait bertsolari (1966, Auspoa)
- Euskal jokoak bertsotan. I (1984, Auspoa)
- Euskal jokoak bertsotan. II (1985, Auspoa)
- Ezkondu bearreko bertsoak (1986, Auspoa)
- Fermin Imaz. Bertso guziak (1963, Auspoa)
- Frantzesteko bertsoa-I (1991, Auspoa)
- Frantzesteko bertsoa-II (1991, Auspoa)
- Frantziako iraultza eta konbentzioko gerra bertsotan (1989, Etor)
- Gaztelu Bertsolaria (1966, Auspoa)
- Iru anai bertsolari (1968, Auspoa)
- Iru bertsolari. Agustin Zakarra, Patxi Bakallo, Pedro Santa Cruz (1967, Auspoa)
- Iru bertsolari. Saiburu-ko Juan José, Nikolas, eta Anjel Lujanbio (1967, Auspoa)
- Iturzaeta Bertsolaria (1969, Auspoa)
- Jaioak bizi nai (1979, Auspoa)
- Jan-edanaren bertsoak. I (1982, Auspoa)
- Jan-edanaren bertsoak. II (1982, Auspoa)
- Juan Mari Zubizarreta bertsolaria (1855-1905) (1969, Auspoa)
- Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967, Auspoa)
- Karlisten leenengo gerrateko bertsoak (1992, Auspoa)
- Kaskazuri bertsolaria. J.J. Urbieta Yarzabal: 1873-1932 (1973, Auspoa)
- Kristaubidea bertsotan. I (1984, Auspoa)
- Kristaubidea bertsotan. II (1984, Auspoa)
- Kuba-ko gerra (1983, Auspoa)
- Larraburu, Lexoti ta Belentin bertsolariak (1973, Auspoa)
- Lexo bertsolaria (1968, Auspoa)
- Mendaro Txirristaka bertsolaria (1974, Auspoa)
- Mixioetako bertsoak. I (1983, Auspoa)
- Mixioetako bertsoak. II (1983, Auspoa)
- Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak (1969, Auspoa)
- Nekazariak bai miseriak (1979, Auspoa)
- Neska-mutillen arteko bertsoak (1985, Auspoa)
- Noe-ren Ontzia (1979, Auspoa)
- Oiartzungo beste lau bertsolari (1974, Auspoa)
- Oiartzungo bost bertsolari (Eperra, Urtxalle, Krixoxtomo, Naparra ta Mantzesa) (1973, Auspoa)
- Patxi Erauskin bertsolaria (1874-1945). I (1978, Auspoa)
- Patxi Erauskin bertsolaria (1874-1945). II (1978, Auspoa)
- Patxi Erauskin bertsolaria (1874-1945). III (1978, Auspoa)
- Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak (1968, Auspoa)
- Pello Errota. Pedro Elizegi Maiz (1840-1919) (1992, Auspoa)
- Pello Errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideekin (1963, Auspoa)
- Pello Errotaren itzala. Pello eta bere senide eta ondorengoen bertso bilduma (1965, Auspoa)
- Pernando Amezketarra bertsolaria (1966, Auspoa)
- Soldaduzkako bertsoak (1979, Auspoa)
- Txabolategi. Elkoro eta Leunda bertsolariak (1980, Auspoa)
- Txapel Bertsolaria (1970, Auspoa)
- Txapel bertsolaria. Euxebio Eizmendi (1969, Auspoa)
- Txirrita (1992, Auspoa)
- Txirrita. Bizitza eta bat bateko bertsoak (1962, Auspoa)
- Txirritaren Bertsoak (I) (1971, Auspoa)
- Txirritaren Bertsoak (II) (1971, Auspoa)
- Udarregi Bertsolaria (1966, Auspoa)
- Ustu ezin zan ganbara. Txirritaren zenbait bertso eta gertaera (1976, Auspoa)
- Xenpelar Bertsolaria (1981, Auspoa)
- Xenpelar bertsolaria (1969, Auspoa)
- Zapirain anaiak. Juan Krutz (1867-1934), Joxe (1873-1957) (1975, Auspoa)
- Zarautz-ko Zaldubi bertsolaria (1967, Auspoa)
- Zepai bertsolaria. Akilino Izagirre Amenabar, 1906-1971 (1971, Auspoa)
- Zubeltzu ta Saikola bertsolariak (1970, Auspoa)
Hitz lau
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Baso-mutillak (1979, Auspoa), Jose Manuel Arrizabalo Unanuerekin batera idatzita.
Antropologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lanbideak. Auspoa bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Creative Commons lizentziarekin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Zabala Etxeberria onartu du deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Joxemari Iriondoren esanetan: «Antonio Zavala Echeverria —berari gustatzen zitzaion bezala idatzi nahi izan dut, gurasoengandik horrela ikasi omen zuelako— [...]» (Joxemari Iriondo (2009ko abendua): «Antonio Zavalaren hilberri-txostena», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-02-01).
- ↑ Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: «Antonio Zavala euskaltzain oso emeritua hil da», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2009-01-04.
- ↑ Hasier Etxeberria: «Gotzon Garateri elkarrizketa», Jakin, 149. zenbakia, 2005eko uztaila-abuztua.
- ↑ a b Pello Esnal (euskaltzain urgazle eta Herri Literatura batzordeko burua): «Antonio Zavala, Xabierren ehortzia: Auspoa jaio zen lekuan», Plazaberri, 2009-01-08.
- ↑ «Auspoa bilduma (1961-2006) - Zerrenda» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
- ↑ Hilberria[Betiko hautsitako esteka], Berria egunkarian.
- ↑ a b c Joxemari Iriondo (2009ko abendua): «Antonio Zavalaren hilberri-txostena», Plazaberri, Euskaltzaindia, 2010-02-01.
- ↑ a b Hilberria, Gara egunkarian.
- ↑ Deustuko Unibersitateak Antonio Zavala honoris causa doktore izendatzeko ekitaldiaren argazkia (1999-11-17).
- ↑ Antonio Zavalari emandako Argizaiola sariaren berri, Durangoko Azokaren webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Antonio Zavala», Literaturaren Zubitegia.
- «Auspoa bilduma (1961-2006) - Zerrenda» www.euskaltzaindia.eus
- Lanbideak. Auspoa bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundia, Creative Commons lizentziarekin