Aizkorri
Aizkorriko Gurutzea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.523 m |
Prominentzia | 51 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′05″N 2°19′31″W / 42.9513544°N 2.3253425°W |
Mendikatea | Aizkorriko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Goierri |
Udalerria | Zegama |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Otsaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Aizkorriko Gurutzea Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da, Gipuzkoan kokatua, Arabako mugatik hurbil. Nahiz eta mendilerroari izena eman dion, 1.523 metro garai delarik, ez da Aizkorriko mendilerroko garaiena, Aketegi baita, 1.551 metrorekin.
Bere haitzezko talaia batean duen baselizarengatik da ezagunagoa Aizkorri Atxuri baino. Baseliza horretan, gurutze bati otoitz egiten zaio. Alegiak dioenez, gurutze hori, hainbatetan Zegamara edo Araiara eraman zuten arren, beti atzera Aizkorrin agertzen zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizkorriko mendilerroko mendietako bat da Aizkorri, eta 2006. urtetik Aizkorri-Arazko natura parkeko parte da, mendilerro bereko Atxuri, Aketegi, Aitzabal, Arbelaitz eta Iraule mendiekin batera. Hegoaldeko isurialdean Urbiako landak ditu, 1.000 metroko garaieran. Harana, ekialdetik mendebaldera zabaltzen da, Arantzazutik Lizarratera. Urbiako landetan hainbat monumentu megalitiko daude. Kareharrizko harkaitz, pago eta arantzen artean, ardi latxen saldoak ugariak dira. Artzainek bordetan hartzen dute aterpe.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizkorriko mendilerroa euskal mitologiaren sinesmen eta elezahar askoren kokalekua da. Mariren beraren egoitza nagusienetarikoa da. Marik bi egoitza nagusi ditu mendilerroan: Gaiztozulo Oñati aldean eta Aketegi.
Ibaien sorlekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan jaiotzen dira iparralderantz doazen Oria, Urola eta Arantzazu ibaiak; baita Burunda eta Zadorra ere, hauek hego-ekialdera isurtzen dira.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertara igotzeko biderik ohikoenak Otzaurtetik, Arantzazutik eta Zegamatik abiatzen dira. Arantzazutik abiatuta Urbiako bordara hel daiteke eta hortik tontorreraino iritsi. Araba aldetik, berriz, Zalduondo edo Araia ditugu abiapunturik ohikoenak.
Igarotze-denborak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arantzazutik (2h 30 m).
- Otzaurtetik (2h 45 m).
- Araiatik (3h 45 m).
Kirol probak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren amaieran Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia egiten da, Munduko Koparako puntuagarri dena.
Mendi-aterpeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aizkorrirako bidea Urbiatik.
-
Aratz borda, atzean Aizkorri duela.
-
Aizkorriko mendilerroa Aizkorriko gailurretik.
-
Aizkorrira igotzeko azkeneko zatia.
-
Aizkorriko gailurra 1934ko uztailaren 8an. Mendizaleen aterpea inauguratu zenekoa..
-
Zegama atzekaldean Aizkorri duela, 1940ko irudia.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |