ACT UP
ACT UP | |
---|---|
Datuak | |
Mota | ezberdinen eskubideen aldeko erakundea, AIDS organization (en) eta LGBTQ+ association (en) |
Ideologia | HIV/AIDS activism (en) |
Historia | |
Sorrera | 1987ko martxoa |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
ACT UP (euskaraz: «gaizki portatu») AIDS Coalition to Unleash Power (Boterea askatzeko hiesaren koalizioa) taldearen akronimoa da. 1987an sortutako taldea da; ekintza zuzena darabil, hiesaren pandemiari eta hura pairatzen duen jendeari buruzko arreta erakartzeko, lege mesedegarriak lortzeko, ikerketa zientifikoa sustatzeko, gaixoei laguntzeko eta gaixotasunaren amaiera lortzeko behar diren politikak bultzatzeko[1].
Egun, ACT UPek 70 sekzio baino gehiago ditu Ameriketako Estatu Batuetan[2]. AEBetatik kanpo, 1989an ACT UP-Paris sortu zen[3].
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ACT UP 1987ko martxoan sortu zen, New Yorkeko komunitate lesbiko, gay, bisexual eta transgeneroarentzako zentroan. Bertan, hainbat hizlarirekin hitzaldi bat antolatu zen eta txanda izan zuenean, Larry Kramerek berea hiesaren aurka borrokatzeko ekintzetan zentratu zuen.
Gay Men 's Health Crisis (GMHC) erakundearen lanari kritika egin zion, politikoki eragingabea zela uste baitzuen. Haren sortzaileetako bat izan zen, baina 1983an administrazio-kontseilutik dimititu zuen. Douglas Crimpenek dioenez, Kramerrek galdera bat egin zien entzuleei: «Ekintza politikoan diharduen erakunde berri bat hasi nahi duzue?». Erantzuna baiezko ozena izan zen. 300 bat lagun bildu ziren, eta bi egun geroago, ACT UP sortu zuten.[4]
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stop the Church
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989ko abenduan, 4500 bat manifestarik protesta egin zuten New Yorkeko San Patrizio katedralean, meza ari zelarik, New Yorkeko Artxidiozesi Katolikoak hiesaren inguruko sexu hezkuntzaren, kondoiak banatzearen eta abortuaren aurka zuen jarrera publikoa salatu nahian[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ACT/UP New York
- ↑ «The ACT UP Historical Archive: ACT UP Capsule History Menu Page» actupny.org (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Frantsesez) Up-Paris, Act. «Un peu d’histoire» Act Up-Paris (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).
- ↑ (Ingelesez) Crimp, Douglas. (1990). AIDS Demographics;. Bay Press.
- ↑ (Ingelesez) ACT UP NY, Stop the Church. .