Edukira joan

2013ko Bermeoko sutea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bermeoko portua eta alde zaharreko eraikinak.

2013ko Bermeoko sutea 2013ko apirilaren 11ko goizeko lauretan Bermeoko alde zaharrean piztutako sutea da.

Sua inor bizi ez zen Nardiz'tar Jon kaleko eraikin batean hasi eta hego haize gogorrak eraginda berehala zabaldu zen inguruko eraikinetara. Inguruko eraikin gehienek egurrezko egitura izanda, minutu gutxitan behera erori ziren[1]

Suak guztira hiru eraikin eraitsi eta beste bostetan kalte material handiak eragin zituen, tartean Bermeoko udaletxeko fatxadetako bat kaltetuz.

22 bat lagunek etxea galdu zuten, eta kaltedunentzat laguntzak iragarri zituen lehendakariak eta Bermeoko udalak[2].

Azken urteetan Euskal Herrian izandako suterik larrienetakoa izan zen[3].

Suteak kaltetutako eraikinak[4]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Nardiz'tar Jon kaleko 1. ataritik 29. atarira
  • Erremedio kaleko 16. ataritik 26. atarira
  • Nekazari kaleko 1. 3. eta 5. atariak
  • Intsausti kaleko 1. ataritik 11. atarira

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]