Algol
Algol[9] (β Per / Beta Persei) Perseus konstelazioan distira egiten duen izar bat da.
Berez bi izarrez osatuta dago, bata bestearen inguruan biraka dabiltzala.
Aro Modernoan lehendabiziko aldiz, 1670 urtean, Algolen aldagarritasuna Geminiano Montanarik adierazi zuen baina antzinatik ezaguna zen. Badirudi egiptiarrek 3 mila urte lehenago Algol-en aldagarritasuna 2.850 egunekoa zela adierazi zutela. Egiptiarrek aldaketa errepikakor honen denbora tarte hau, erlijio arrazoiengatik, beraien egutegietan adierazita zuten. Kairoko egutegia da orain arte izar baten aldagarritasuna adierazten duen dokumentu zaharrena.[10]
Algol izenaren esanahia "deabrudun izarra" da (arabieraz: رأس الغول, Ras al gul, "deabruaren burua"), eta ziurrenik bere izaera bereziagatik horrela izendatuko zuten . Zerua aldaezina zela uste zuten garaian deabruaren lana izan behar zen izar batek ia zehazki 68 ordu eta 49 minuturo bere magnitudea aldatzearen arrazoia.
Algol Eguzkitik 92,8 argi-urtera dago; hala eta guztiz ere 7,3 milioi urte dela, eguzki-Sistematik[11] 9.8 urtera egon izan zen eta haren itxurazko magnitudea -2,5koa, gaur egun Sirius izarra baino nahiko argitsuagoa izan zen.
Kairo 85637 papiroa
Helsinkiko Unibertsitateko ikertzaileek 2015 urtean Antzinako Egiptoko Kairo 85637 papiroaren ( K.a.1244tik K.a.1163ra bitartean) edukia argitu zuten; hots, Algol izarrari eskainitako egutegia. Hala bada, Algol izarra Horus zeruko jainko egiptoarrarekin lotu zuten eta bere perodioari lotuta, Ilargiaren periodoarekin batera, zori oneko edo zori txarreko aurreikuspenak egiteko aukera ematen zuen.[12]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Van Leeuwen, F.. (2007). «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy and Astrophysics 474 (2): 653–664. doi: . Bibcode: 2007A&A...474..653V..
- ↑ a b c Ducati, J. R.. «VizieR Online Data Catalog: Catalogue of Stellar Photometry in Johnson's 11-color system» CDS/ADC Collection of Electronic Catalogues 2237: 0. Bibcode: 2002yCat.2237....0D..
- ↑ a b Samus, N. N.; Durlevich, O. V.. «VizieR Online Data Catalog: General Catalogue of Variable Stars (Samus+ 2007–2013)» VizieR On-line Data Catalog: B/gcvs. Originally published in: 2009yCat....102025S 1 Bibcode: 2009yCat....102025S..
- ↑ a b c Lestrade, Jean-Francois; Phillips, Robert B.; Hodges, Mark W.; Preston, Robert A.. (1993). «VLBI astrometric identification of the radio emitting region in Algol and determination of the orientation of the close binary» The Astrophysical Journal 410: 808. doi: . ISSN 0004-637X. Bibcode: 1993ApJ...410..808L..
- ↑ a b c d e f g Soderhjelm, S.. (1980). «Geometry and dynamics of the Algol system» Astronomy and Astrophysics 89 Bibcode: 1980A&A....89..100S..
- ↑ a b c d e f g h Baron, F.; Monnier, J. D.; Pedretti, E.; Zhao, M.; Schaefer, G.; Parks, R.; Che, X.; Thureau, N. et al.. (2012). «Imaging the Algol Triple System in the H Band with the CHARA Interferometer» The Astrophysical Journal 752: 20. doi: . Bibcode: 2012ApJ...752...20B..
- ↑ a b c d e f Zavala, R. T.; Hummel, C. A.; Boboltz, D. A.; Ojha, R.; Shaffer, D. B.; Tycner, C.; Richards, M. T.; Hutter, D. J.. (2010). «The Algol Triple System Spatially Resolved at Optical Wavelengths» The Astrophysical Journal Letters 715: L44. doi: . Bibcode: 2010ApJ...715L..44Z..
- ↑ Tomkin, J.; Huisong, T.. (1985). «The rotation of the primary of Algol» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 97: 51. doi: . Bibcode: 1985PASP...97...51T..
- ↑ Euskaltzaindia. 173. araua: Astroen izenak. , 15 or..
- ↑ L. Jetsu, S. Porceddu, J. Lyytinen, P. Kajatkari, J. Lehtinen, T. Markkanen &J. Toivari-Viitala. (2013/08/10). «Did the ancient egyptians record the period of the eclipsing binary Algol - the Raging one?» The Astrophysical Journal 773 (1) ISSN 0004-637X..
- ↑ J. García-Sánchez; R.A. Preston; D.L. Jones; P.R. Weissman. (1999). «Stellar Encounters with the Oort Cloud Based on Hipparcos Data» The Astronomical Journal 117 (2): 1042–55. doi: . Bibcode: 1999AJ....117.1042G..
- ↑ «Los antiguos egipcios describieron las variaciones de brillo de la estrella doble Algol» Noticias de la Ciencia.