Edukira joan

Primi Nécega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:28, 5 azaroa 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Primi Nécega

Bizitza
JaiotzaFoz1930eko irailaren 11
Herrialdea Galizia
HeriotzaBurela2024ko azaroaren 3a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Primitiva Nécega Gallo (Foz, 1930eko irailaren 11Burela, 2024ko azaroaren 3a[1]), Primi Nécega izenez ezagunagoa, galiziar idazlea izan zen.

Fozen jaio eta hazi hazi zen, baina 1949tik aurrera Ribadeon bizi izan zen, han ezkondu eta gaztetan alargun geratu zen. Azken urteak Ribadeoko zahar-egoitzan eman zituen.

Hamazazpi urtetik aurrera Ribadeon lan egin zuen[2]. Hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, hala nola Las Riberas del Eon eta La Comarca del Eon, izengoiti bat baino gehiago erabiliz, gaztelaniaz zein galizieraz[1][3]. Idazle izateaz gain, ipuin-kontalaria ere izan zen, eta bere bizipenei loturiko istorioak eta ipuin herrikoiak kontatu zituen. Azken urteetan literatura-ibilbidea amaitzea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik[1].

2001eko Xira de Santa Cruzen[3] eta 2004ko Ribadeoko inauterian pregoilari izan zen, besteak beste.

  • Despertar, poesia liburua (1997 eta 2000)
  • El Govi, ipuina[4]
  • Cuentos y relatos (2012)[5]
  • Romaría de Santa Cruz (elkarlanean egindako bideoa)
  • 2009: Fundación iniciativas 21 saria[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Muere a los 94 años la escritora focense residente en Ribadeo Primi Nécega» El Progreso 2024-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  2. (Galizieraz) «Primi» Ribadeando 2009-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  3. a b (Gaztelaniaz) Nécega Gallo, Primi. «Pregón para a Xira de Santa Cruz de 1999» Amigos da Gaita Galega 2012-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  4. (Galizieraz) «El Govi, de Primi Nécega» Ribadeando 2006-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Cuentos y relatos de Primi» Casa del Libro jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-06) (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  6. (Galizieraz) «Primi Nécega e o premio iniciativas 21» Ribadeando 2009-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]