Edukira joan

Hedadura zabaleko sare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wide Area Network» orritik birbideratua)

Hedadura zabaleko sarea edo WAN sarea (ingelesetik: wide area network) eremu geografiko zabala hartzen duen konputagailu-sarea da. Eremu malgua izanda 100 eta 1.000 kilometroko eremua har dezake, herrialdeak edo kontinenteak barruan hartuz . Honen adibiderik esanguratsuenak Internet eta RedIRIS dira. Sare pertsonalen (PAN), sare metropolitano (MAN) edo sare lokalen (LAN) ezberdina da.

WAN sareak hainbat LAN batera konektatzeko erabiltzen da, eta ondorioz leku batean dauden ordenagailuak beste nonbaitauden ordenagailuekin komunika daitezke. Hainbat WAN organizazio partikularretako sortzen dira eta pribatuak dira, beste batzuk, ISPek sortzen dituzte hainbat gauzetarako, organizazioen LAN-ak konektatzetik Internetera konektatzeko. WANak normalean linea alokatutan sortzen dira. Alokatutako linea bakoitzaren amaieran, router batek LAN-a konektatzen du alde batean eta HUB batek WANeko bestea. Hainbat sare komunikazio protokolok erabil dezakete oinarrizko transporte fisiko mekanismoa, TCP/IP barne. WANetan beste prokolo batzuk ere erabili daitzeke X.25, ATM edo Frame relay barne.

Orain Internetek abiadura handiko WAN bat ematen duenez, alokatutako linea kopurua organizazioen arteko konexioak egiteko jaitsi egin da. VPNak erabiltzen dira honen ordez. Hauek zifratuaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzte dedikatutako sare baten itxura izan dezan organizazioaren sareak elkarbanatutako WAN estruktura baten gainean.

Ikerketa akademikorako WAN sareak 3 area ezberdinetan banatu daitezke: Matematika modeloa, sare emulazioa eta sare simulazioa.

WAN sareen azpiegitura ezaugarri handiko konmutazio adabegiek eta transmisio lineek osatzen dute. Abiadura eta banda-zabalera handikoak ia kasu gehienetan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]