Edukira joan

Larru bernizdun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txarol» orritik birbideratua)
Larru bernizdunezko zapatak.

Larru bernizduna edo txarola (Heg.) itxura distiratsua duen larru estali bat da. 1818an Ameriketako Estatu Batuetan Seth Boydenek asmatu zuen, eta 1819ko irailaren 20an hasi zen bere fabrikazioa. Boydenen prozesua, patentatu gabekoa, linazi-olioz egindako laka bat erabiltzen zuen[1]. Gaur egungo larru bernizdun gehienek plastikoa darabilte estalkia egiteko.

Larru bernizdunezko oinetakoek arrakasta handia izan zuten, larrua ez bezala, distira zutelako betunik eman beharrik gabe.

Txarol hitza portugesezko charão hitzetik dator, eta hau txinerako "chat-liu" hitzetik, "bernizatzen duen materiala". Hasiera batean txarol hitza berniz bereziari ematen zitzaion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]