Edukira joan

Terrorismo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Terrorista» orritik birbideratua)

Terrorismo
Kontraterrorismoa
Terrorismoaren aurkako gerra
Motak
Nazionalista
Erlijiosoa
Estatuek babestua
Estatuena
Arrazista
Narkoterrorismoa
Politikoa
Ekoterrorismoa
Taktikak
Hilketa
Lehergailuak
Bonba auto
Bonba gizon
Bahiketak
Express bahiketa
Bioterrorismoa
Ziberterrorismoa
Erakunde terroristak
Europar Batasunarenak
Estatu Batuenak

Terrorismo hitza erabiltzen da indarkeria modu sistematikoan eta sarri bereizi gabean erabiltzeko modua definitzeko, helburu politikoak lortzeko, gizarte zibilaren portaera baldintzatzeko edo hartutako erabaki itzulezinen kontuak argitzeko.[1] Ekintza terroristak ondasun edo pertsonen kontrako atentatuak, bahiketak, errepresioa, tortura eta abar izan daitezke. Terrorismoaren esanahia denboran zehar aldatu den arren, gaur egun kontzeptu gaitzesgarritzat jotzen da, oro har.

Nazioz gaindiko erakundeek ―besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak edo Europar Batasunak― duten lehen arazoa da terrorismoaren hitz bidezko definizioa aurkitzeko zailtasuna; izan ere, edozein proposamenek estatu talde baten edo besteren desadostasuna pizten baitu, bakoitzak bere historia edo auzi zehatzen arabera.[2] Estatu Batuetan, adibidez, «terrorismoaz» hitz egiten da haien aurkako eraso bat denean, baina inoiz ez gisako ekintza batean erasotzaileak estatubatuarrak direnean.[3] Ekintza terrorista baten beste izendapen batzuk izan daitezke, hizlariaren ikuspegiaren arabera, «prebentzio ekintza», «borroka armatu» edo «operazio militar».

Horrenbestez, terrorismo terminoaren erabilera eztabaidagarria izan ohi da. Normalean terroristatzat hartzen diren talde askok armadatzat hartzen dute beren burua, herriak askatzeko taldetzat eta abar. Bestalde, gobernu askok, batez ere diktadurek, terrorismoa edo terrorista terminoa erabiltzen dute gobernuaren edo haren ideologiaren aurkako erakundeak edo pertsonak erasotzeko eta izen ona kentzeko.

Estatu terrorismo terminoa ere erabiltzen da Estatu bateko gobernuak giza eskubideak nabarmen urratzen dituenean, batez ere talde paramilitarrak edo indar irregularrak erabiltzen direnean gizatalde etniko, sozial, erlijioso edo ideologiko jakin batzuk jazartzeko.

Terrorismoan emakumeen partaidetza ez da fenomeno berri bat, Kerry Lay ikertzailearen arabera.[4]

Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, terrorismo hitza da euskara estandarrean onartutako terminoa. Hiztegiak honela definitzen du terrorismo hitza:

« iz. Helburu politiko bat lortzeko izua sistematikoki erabiltzea. »

XX. eta XXI. mendeko albiste, hitzarmen eta dokumentu ofizial batzuetan izu-ekintza[5][6] edo izuekintza[7] moldeak erabili izan dira, terrorismo kontzeptua adierazteko.

EHUren Egungo Testuen Corpusak bost adibide besterik ez ditu jasotzen, izu-ekintza esamolderako, horietatik bi Wikipedian bertan erabiliak.[8]

Gaon egindako atentatu terrorista baten ondorengo irudia (2018).

Luis de la Corte Ibáñez[9] espainiar ikertzaileak azaltzen du kazetari eta politikari askok, baita zenbait analista eta herritarrek ere, uste dutela «terrorismo» terminoa gaitzesteko bakarrik baliatu daitekeela. Horrek izaera erlatibo bati lotuta uzten du terminoa, eta, horren ondorioz, fenomeno bat batzuek terroristatzat jotzen duten bitartean; beste batzuentzat, berriz, askatasunaren aldeko borrokalaria izan daiteke. Ikertzaileak ez du onartzen interpretazio hori:[10] terminoa modu demagogikoan erabili izan da aurkariek egindako ekintzak deskalifikatzeko, balio informatiboa ematen dioten irizpide objektiboak kontuan hartu gabe.[11] Terminoaren erabileran eztabaidan ez sartzeagatik, Reuters berri agentziak eta Chicago Tribune egunkariak ez erabiltzea erabaki zuten.[12]

Hori dena kontuan hartuta, terrorismoa terminoa honela definitzen du zientifikoki de la Cortek: armatu gabeko pertsonen aurkako ekintza sekuentzial bortitza, izaera erlijioso edo politikoa duena, propaganda (hau da, mezu politiko edo erlijioso batzuk adierazi eta hedatzea) izuaren bidez hedatu nahi eta lortzen duena.[13]

Nazio Batuen Erakundeak terrorismoaren definizioan adostasuna lortzea komeni zela onartu bazuen ere, inoiz ez da halakorik lortu, estatuen ekintza terroristak barne hartzen ez dituen definizio zehatza lortzeko ezintasunaren ondorioz. Definiziorako lehen saiakera 1937an egin zen, artean Nazioen Liga zenean:

« Estatu baten aurka zuzentzen den edozein ekintza kriminal, norbanakoen, gizatalde baten edo, oro har, publikoaren buruetan izu egoera bat sortzera bideratua edo kalkulatua. »

51/210 Ebazpenak, «Nazioarteko terrorismoa ezabatzeko neurriak», 1996ko abenduaren 17ko 88. Osoko Bilkuran hartutakoak, I.2 puntuan dio Nazio Batuen Batzar Nagusiak:[14]

« Berresten du ezin direla inola ere justifikatu helburu politikoekin izu egoera eragiteko bideratutako edo kalkulatutako ekintza kriminalak, izan jendearengan oro har, gizatalde batengan edo pertsona partikular batengan,edozein izanda ere haiek justifikatzeko erabil daitezkeen gogoeta politiko, filosofiko, ideologiko, arrazazko, etniko, erlijioso edo beste edozein eratakoak. »

NBEri egindako txosten batean, A.P. Schmid adituak proposatu zuen gerra krimenaren kontzeptua abiapuntutzat hartzea; izan ere, kontzeptu hori bake garaira zabaltzen bada, terrorismo ekintzen definizio funtzional handiago batera iristen da, hala nola «gerra krimenen baliokidea bake garaian».[15]

Nazio Batuetako idazkari nagusiak izendaturik, 2004ko abenduaren 1ean, Mehatxu, Erronka eta Aldaketak Aztertzeko Goi Mailako Aditu Taldeak bere azken txostenean terrorismoaren definizio hau eman zuen:

« Edozein ekintza, terrorismoaren alderdi jakin batzuei buruz indarrean dauden hitzarmen eta konbentzioetan, Genevako Konbentzioetan eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1566 Ebazpenean (2004) zehaztutakoez gain, zibilen bati edo ez-borrokalariren bati heriotza edo gorputzeko lesio larriak eragiteko asmoz egindakoa, ekintza horren helburua denean, bere izaera edo testuinguruagatik, populazioa beldurraraztea edo gobernu bat nahiz nazioarteko erakunde bat ekintza bat egitera edo ez egitera behartzea.[16] »

Eremu akademikoan dagoen adostasun gisa azaldutakoa era honetan formulatu daiteke, A.P. Schmiden (1988) arabera:[15]

« Terrorismoa larritasuna sortzeko metodo bat da, ekintza bortitz errepikatuetan oinarritua, norbanako edo talde (erdi)klandestino batek edo estatuko agenteek erabiltzen dutena, arrazoi idiosinkratiko, kriminal edo politikoengatik, non ―erailketan ez bezala― indarkeriaren helburu zuzenak ez baitira helburu nagusiak. Indarkeriaren berehalako giza biktimak, oro har, xede populazio batean aukeratzen dira, ausaz (aukerako helburuak) edo selektiboki (helburu adierazgarriak edo sinbolikoak), eta mezu bat sortzeko baliarazten dira. Mehatxuan ―eta indarkerian― oinarritutako (erakunde) terroristaren eta arriskuan diren biktimen nahiz helburu nagusien arteko komunikazio prozesuak erabiltzen dira entzule arruntak manipulatzeko, izuaren, eskabideen edo arretaren helburu bihur daitezen, kontuan hartuta larderia, hertsapena edo propaganda lehenesten den.[17] »

«Terrorismo» hitza, hasiera batean, Frantziako Iraultzako Izu Garaian jakobinismoaren ekintzak deskribatzeko erabiltzen zen. Maximilien Robespierre buruzagiak esan zuenez, «izua justizia azkar, zorrotz eta zurruna besterik ez da».[18] 1795. urtean Edmund Burke irlandarrak jakobinismoa salatu zuen «terrorista izeneko milaka infernutarren buru» izateagatik.[19]

1858ko urtarrilean, Felice Orsini italiarra Napoleon III.a enperadore frantsesa hiltzen saiatu zen, hiru bonba botata. Zortzi pertsona hil ziren eta 142 zauritu. Gertaera hura erabakigarria izan zen lehen talde terrorista errusiarren garapenaren inspirazio gisa.[20] Sergei Netxaiev errusiarrak «terrorista» gisa definitu zuen bere burua, terminoa esanahi modernoaz erabiltzeko lehen adibideetako bat.[20]

Terrorismoaren historian erregistratutako lehen adibidea sikarioen terrorismo fanatiko erlijiosoa izan zen, zelote juduen fakzio bat, I. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan ekintzak gauzatu zituena. Sikarioek, gehienetan, ustekabean egiten zituzten erasoak sika baliatuta: legionario erromatarrei, traidoretzat jotzen zituzten juduei, eta apostatatzat jotzen zituztenei lepoa moztuta, egun argiz, jende asko zegoenean, jendetzaren artean ihes egin ahal izateko.[21]

XI. eta XIII. mendeen artean, ismailismoaren barruko asasino izeneko hiltzaile talde batek[21] bere helburuak (kroaziar kristauak eta suniak) sistematikoki eta ezustean hiltzen zituen, kristauez edo atzerritarrez mozorrotuta. Askotan, beren misioetan heriotzari beldurrik gabe hiltzen ziren, beren erasoetan heriotzak zuzenean paradisura eramango zituela uste baitzuten.[22]

Bolboraren konspiratzaileak aurkitu dituzte, eta Guy Fawkes Parlamentuko sotoan aurkitu dute lehergailuekin.

Bolboraren konspirazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolboraren konspirazioa 1605eko azaroaren 5ean gertatu zen; Guy Fawkes buru zuen konspiratzaile talde bat Erresuma Batuko Parlamentua suntsitzen saiatu zen, irekitzeko zeremonian, bolbora kopuru handi bat leherrarazita; ezkutuan jarri zuten eraikin azpian. Jakue I. erregea eta Parlamentuko bi ganberetako kideak hiltzea zen helburua. Uneko anarkian, konspiratzaileek estatu kolpe bat egin eta Ingalaterran fede katolikoa berrezarri nahi zuten. Alabaina, salatari batek zapuztu zuen konspirazioa. Saiakera hura urtero gogoratzen da Ingalaterran, su artifizialekin, urte bakoitzeko azaroaren 5ean.

Konspiratzaileen helburuak terrorista modernoenekin konparatu izan dira maiz, baina bada hori zalantzan jartzen duenik.[23]

Itotzaileak

XVII. mendetik XIX. mendera arte, Indian Itotzaile edo thugak, Kali jainkosaren gurtzaileak, erritual gisa biktimak eskuez itota hiltzen zituzten.[22]

XVIII. mendea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasunaren Semeak erakunde sekretu bat izan zen, Ipar Ameriketako kolonietan britainiar legen aplikazioaren aurkakoa. Eraso asko egin zituen, ezagunena Bostongo Tearen Matxinada, 1773ko abenduaren 16an.

Izu Garaiko irudi bat.

Izu Garaia (frantsesez, Terreur) 1793ko irailaren 5etik 1794ko uztailaren 28ra hamaika hilabetez luzatu zen aro bat izan zen, Frantziako Iraultzan; arerioen arteko borrokek muturreko erradikalizazio bat ekarri zuen, indarkeria giro batean. Milaka arerio politiko hil zituzten gillotinan.[24]

Izu Garaian, gutxi gorabehera 40.000 hildako izan ziren. Auzitegi iraultzaileek kondenatutako jendeetatik, % 8 aristokratak ziren, % 6 elizgizonak, % 14 klase ertainekoak, eta % 70 langileak edo nekazariak; leporatutako salaketak beti izan ohi ziren diru metaketa, desertzioa, matxinada eta beste krimen batzuk.[25]

2001eko irailaren 11 - World Trade Centerreko iparraldeko eta hegoaldeko dorreak sutan.
2000tik 2008ra bitarteko gertakari terroristen kopurua.

2001eko irailaren 11ko atentatuetan, Al Kaidako[26] hemeretzi erasotzailek bidaiarien lau hegazkin komertzial bahitu zituzten; haietako bik World Trade Center eta batek Pentagonoa jo zuten.[27] Erasoen ondorioz, World Trade Centerreko Dorre Bikiak hondoratu egin ziren. Bahitzaileak kontuan hartu gabe, 3.000 pertsona inguru hil ziren erasoetan, eta aldaketa handiak eragin zituzten AEBetako segurtasun politikan, bai eta atentatuaren errudunen aurkako errepresalia orokorra ere, «terrorismoaren aurkako gerra» izenez ezaguna.

Terrorismo motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakako terrorismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako terrorismoa batez ere XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran garatu zen, batez ere . militante anarkisten ekintzen bitartez. Militante haien atentatuen helburu izan ohi ziren eremu politiko, militar edo ekonomikoko persona nabarmenak, gehienetan mendeku gisa, jasandako errepresioagatik edo adiskideen erailketengatik.

Ustea zen errepresioaren erantzuleak ezabatu ondoren zapalkuntza desagertu egingo zela, etorkizuneko errepresoreak beldur izango zirelako.

Gisa horretako atentatuak izan ziren, besteak beste, Giuseppe Fieschik Frantziako errege Luis Felipe hiltzeko saioa (1835), Bartzelonako El Liceu antzokian egindako leherketa (1893) edo Antonio Cánovas del Castilloren hilketa, Michele Angiolillok emandako hiru tiroz, Arrasateko Aita Menni Erietxean.[28]

Antolatutako terrorismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antolatutako terrorismoa da ezein gobernuren ordezkaritzarik gabeko talde batek egiten duena. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, talde terrorista ugari sortu ziren Europan, Hegoa zein Ipar Ameriketan eta Afrikan, eskuin muturrari eta ezker iraultzaileari loturik.[29]

Estatu terrorismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu terrorismoa da gobernu batek legez kanpoko metodoak erabiltzea, biztanleria zibil jakin bati beldurra eragiteko, helburu sozial, politiko edo militar batzuk ez ditzan gauzatu edo bestela gertatuko ez liratekeen portaerak ukan ditzan.

Estatu terrorismoaren kontzeptua oso eztabaidatua da. Gerra batean, estatuen ekintza militarrak ez dira terroristatzat hartzen, nahiz eta heriotza zibil ugari eragin.[30]

Henry Commager (1902-1998) historialari liberalak honela idatzi zuen: «Terrorismoari buruzko definizioek Estatuaren terrorismoa onartzen dutenean ere, eremu horretako estatu ekintzak gerraren edo autodefentsa nazionalaren ikuspegitik ikusten dira, ez terrorismo gisa».[31] Estatu batzuek aise leporatzen ahal diete beste estatuei terrorismo ekintzak babestea, baina baina norbanakoek beren gobernuak terroristatzat salatzen dituztenean erradikaltzat hartzen dira, gobernu legitimoen ekintzak ez baitira, oro har, legez kontrakotzat jotzen. Definizio akademikoak joera argia dauka estatuek onartutako definizioak jarraitzeko.[32] Estatu gehienek «terrorismo» terminoa erabiltzen dute soilik estatuz kanpoko eragileentzat.[33]

Zernahi gisaz, adibide asko daude estatu terrorismoaz; besteak beste: Kondor operazioa, hilketa eta inteligentzia operazioak Argentinan; Rainbow Warrior itsasontziaren aurka Frantziak burututako ekintza; Boloniako sarraskia, Brigada Gorrien aurkako borrokan egindakoa, Italian; GAL erakunde paramilitarra Espainian; edo Ipar Irlandako gatazkan Erresuma Batuak izandako jokabidea.

Ziberterrorismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare informatikoek gero eta eragin handiagoa dutenez biztanleriaren nahiz estatuen jardueran, eraso zibernetikoen ondorioz «ziberterrorismo» kontzeptua erabiltzen da, izendatzeko Internet bitartez gobernuen, enpresen eta bestelako erakundeen aurka egindako eraso informatikoak.

2007ko apirilean, Tallinnen, Estoniako hiriburuan Armada Gorriko soldaduen oroimeneko estatua bat lekuz aldatu zutela eta, milaka gazte errusieradun matxinatu ziren.[34] Altxamenduak maiatzean zehar jarraitu zuen, baina ez kalean, baizik sarean, zerbitzu ukapenaren eraso masibo bat pairatu baitzuten Estoniako administrazioaren, bankuen eta egunkari askoren webguneek, Errusiako gobernuaren zerbitzuko pirata informatikoek eraginda.[35] Moskuk ukatu egin zuen gobernuaren edo Errusiar Segurtasunaren Zerbitzu Federalaren inolako inplikazioa.[36]

Indiaren eta Pakistanen arteko gatazka historikoa 2001az geroztik ari da gertatzen sarean, birus informatikoak hedatuz eta aurrez aurre dauden aldeen webguneen aurkako erasoen bidez.[37][38]

Ameriketako Estatu Batuetan, FBIk 2007an National Center for Digital Intrusion Response (NCDIR) sortu zuen, hiru milioi dolarreko aurrekontuaz urtean, zibergaizkileen arazoa tratatzeko. Xede nagusia da Estatu Batuen ziberazpiegitura babestea.[39]

Kataluniaren independentziarako 2014ko kontsultan, Kataluniako Generalitatearen webguneek zenbait eraso informatiko jasan zituzten, eta, Mas presidentearen arabera, gaixo eta errezeta elektronikoen historia klinikoak ere arriskuan jarri zituzten.[40][41]

Ekintza terroristak hipotesi deterministen bidez azaltzea ezeztatua dago, oro har, adituen eta ikerlarien artean. Ondorioz, adostasun zabal batez onartzen da erantzukizuna terroristaren esku geratzen dela.[42]

Ekintza terroristen arrazoi sakonez hitz egin izan dute maiz, bereziki ideia politiko progresistak dituzten adituen. Arrazoi sakonak izan daitezke zapalkuntza, pobrezia, bazterketa eta gatazka politikoak.[43]

Frogatu gabeko beste arrazoi bat dira ekintza terroristak justifikatzen dituzten sinesmen politiko edo erlijiosoak; izan ere, haiek ez dira, besterik gabe, aski jarraitzaile bat agente terrorista bihurtzeko.[44]

Terrorismoaren alderdi psikologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno terroristaren konplexutasunagatik, ezinezkoa da ikusmolde psikologiko bakar batetik begiratzea. Bestalde, bibliografia espezializatuak teoria asko formulatu ditu, egindako azterketa enpirikoen kopuruaren aldean, neurri batean, terroristen psikologia bertatik bertara aztertzeko zailtasunagatik.

Badira, baina, gaiari buruzko erreferentziazko zenbait azterlan, besteak beste, hauek:

  • 1979tik 1981era bitartean, Alemaniako Barne Ministerioak ikerketa bat egin zuen, terrorismoan susmagarriak ziren pertsonen biografian sakontzeko (gehienak ezker muturrekoak eta beste batzuk eskuin muturrekoak). Espedienteak kontsultatzeaz gain, preso hartuak ziren zenbait terroristarekin elkarrizketak egin ziren. Ikerketatik ondorioztatu zen «terrorismoaren profesional» baten soslaia, bilakaera psikologiko jakin batean oinarrituta: hasierako zapalkuntza egoera (soziala edo familiarra); sasiko bizitza, aurreko bizitzaren alderantzizko eredu bat garatzen duena; adiskide/etsai dikotomia zurrun bat garatzea, errealitatearen zentzua galtzeraino.
  • Zenbait ikerlarik eremu lanak egin dituzte terrorismoaren esparru jakin batzuetan: Martha Crenshaw, IRA, PAE eta abarretako kide ohien lekuko autobiografikoetan oinarritua;[45] Marc Sageman, batik bat Jihadismoa;[46] Khapta Akhmedova eta Ariel Merari, terrorismo suizidari buruz;[47] Eyad El-Sarraj, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaz;[48] Brian Barber, batez ere Gazako zerrendan bildutako lekuko gazteei buruz;[49] Anne Speckhard, terroristek bahitutakoen lekukotzan oinarrituta;[50] Jerrold Post, Nicholas Argo eta Yoram Schweizer, israeldar eta palestinarrei bildutako testigantzetan oinarri hartuta.[51]

Terrorismoaren errepresioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eztabaidagai izan dira estatu batek terroristatzat jotzen dituen pertsonei eta erakundeei aurre egiteko moduak eta tresnak. Aditu, iritzi emaile eta arduradun politiko batzuen iritziz, terrorismoaren errepresioa legezko prozedurei jarraituz soilik egin behar da, giza eskubideak errespetatuz eta sistema demokratikoa zainduz. Beste kasu batzuetan, aldiz, estatuek legez kanpoko prozeduretara jo izan dute, indar parapolizial eta paramilitarretara, tortura baimentzera, giza eskubideak etetera eta diktadurak ezartzera. Terrorismoa erreprimitzeko prozeduren artean, iritsi izan da argudiatzera estatuak terroristatzat jotze dituenen seme-alabak bahitu eta nortasuna ezabatu beharra dagoela.[52] Halako argudioei dagokienez, Delia Pons argentinar epaileak, 1978an, Maiatzaren Plazako Amak elkarteari adierazi zion estatuak terroristatzat jotako pertsonen seme-alaben gainean zuen doktrina juridikoa:

« Sinetsita nago zuen seme-alabak terroristak direla, eta terrorista hiltzailearen sinonimo da. Ez zait burutik pasatzen hiltzaileei seme-alabak itzultzea, ez bailitzateke bidezkoa izango. Ez dute haiek hazteko eskubiderik. Era berean, ez dut haurrak zuei itzultzearen alde egingo. Zentzugabea da familia zintzoen esku dauden izaki horiek aztoratzea, haiek hezten jakingo baitute, zuek egiten jakin ez zenuten bezala. Nire gorpuaren gainetik pasata bakarrik eskuratu ahal izango dituzte haur horiek. »
Delia Pons, Adingabeen epailea[52]

Europar Batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean, abenduan onartu zuen Europar Batasunak ekintza terroristetan inplikatutako pertsona, talde eta erakundeen zerrenda.[53] Zerrendaren lehen bertsioan, 29 pertsona izen zeuden, horietatik 21 bat ETArekin lotuak. Erakundeen artean, ETA agertzen zen, eta «haren parte diren» KAS, Xaki, Ekin, Jarrai-Haika-Segi (honela idatzita) eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak.[54]

Geroztik, urtez urte berritu izan da zerrenda hori, eta 2022ko bertsioan,[55] alde batetik, ez zen euskal jatorriko inoren izenik agertzen, eta, bestetik, ETA desagertu zen erakundeen zerrendatik, baita Europako beste erakundeak ere, CIRA bezala.

2004. urtean, Europako Kontseiluak, Europako Parlamentuaren eskariz, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izendatu zuen martxoaren 11, egun horretan Madrilen izandako atentatuak gogoan.[56]

Erakunde terrorista ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Corte Ibáñez, Luis de la (2006) La lógica del terrorismo. Madriol, Alianza. ISBN 978-8420648264.
  • Köchler, Hans (ed.) (1988) Terrorism and National Liberation. Proceedings of the International Conference on the Question of Terrorism. Frankfurt/Berna/New York, Peter Lang. ISBN 978-3820412174.
  • Köchler, Hans (2002) Manila Lectures 2002. Terrorism and the Quest for a Just World Order. Quezon City (Manila), FSJ Book World. ISBN 978-0971079129.
  • Laqueur, Walter (2003) No End to War - Terrorism in the 21st century, New York. ISBN 978-0826414354.
  • Lerner, Brenda Wilmoth & K. Lee Lerner, ed. (2006) Terrorism: essential primary sources. Thomson Gale. ISBN 978-1414406213.
  • Tausch, Arno Against Islamophobia: Quantitative Analyses of Global Terrorism, World Political Cycles and Center Periphery Structures. ISBN 978-1600215360.[57]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. «Bilaketa > terrorismo» Euskaltzaindiaren hiztegia (www.euskaltzaindia.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  2. (Ingelesez) BBC News. (2005-07-26). «UN seeks definition of terrorism» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  3. (Frantsesez) Conseil de l'Europe. (2023-05-06). «Guerre et terrorisme - Manuel pour la pratique de l’éducation aux droits de l’homme avec les jeunes» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  4. (Ingelesez) Lay, Kerry. (2015). Women as Terrorists' An Insoluble Paradox The Absurdity or The Threat?. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  5. Astekari. (1983-10-29). «Euzkadi'ko giroa» Goiz-Argi (XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa - Euskaltzaindia - web.archive.org) 533: 12-14. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  6. Arartekoa. (2019-03-21). «Arartekoaren erakunde-adierazpena, Arrazakeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela eta» (Dokumentu honen gaztelaniazko bertsioak «acto de terror» moldea erabiltzen du, euskarazko «izu-ekintza» elkarketaren pareko.) web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  7. «Ajuria Eneko Ituna» web.archive.org 1988-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  8. UPV/EHU. «Egungo Testuen Corpusa (ETC) > izu» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  9. (Gaztelaniaz) «Luis de la Corte Ibáñez» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  10. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 37. or.
  11. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 37-38. or.
  12. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 38. or.
  13. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 39-43. or.
  14. (Frantsesez) Sess.: 1997-1998), UN General Assembly (52nd. (1998-01-19). Measures to eliminate international terrorism :: resolution /: adopted by the General Assembly.. (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  15. a b (Ingelesez) United Nations, Office on Drugs and Crime. (2007-06-27). «Definitions of Terrorism» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  16. Club de Madrid. (2023-01-28). «International Summit on Democracy, Terrorism and Security» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  17. (Ingelesez) Schmid, Alex P.; Jongman, A. J.. (2017). Political terrorism: a new guide to actors, authors, concepts, data bases, theories, & literature | WorldCat.org. Routledge ISBN 978-1351498616. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  18. (Frantsesez) Abdoul-Mellek, Liliane. (2018). «D'un choix politique de Robespierre : la Terreur» Robespierre. De la Nation artésienne à la République et aux Nations (Lille: Publications de l’Institut de recherches historiques du Septentrion): 191-204. ISBN 978-2905637932. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  19. (Frantsesez) Martin, J.-C.. (2011). Dictionnaire de la contre-révolution : XVIIIe-XXe siècle. Paris: Perrin ISBN 978-2262033705. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  20. a b (Ingelesez) Crenshaw, Martha. (1995). Terrorism in Context. Pennsylvania State University Press ISBN 978-0-271-01015-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  21. a b Ikus Luis de la Corte (2006), 23. or.
  22. a b Ikus Luis de la Corte (2006), 24. or.
  23. «Go See V for Vendetta - Antiwar.com Original» web.archive.org 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  24. (Ingelesez) «BBC - History - The Changing Faces of Terrorism» web.archive.org 2023-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  25. (Frantsesez) Larousse. (2023-01-22). «La Terreur» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  26. (Ingelesez) «Bin Laden claims responsibility for 9/11» CBC News 2004-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  27. (Ingelesez) Michael Grunwald. (2001-09-12). «Terrorists Hijack 4 Airliners, Destroy World Trade Center, Hit Pentagon; Hundreds Dead» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  28. (Gaztelaniaz) «Atentados anarquistas en España (1850-1921) - Archivos de la Historia» web.archive.org 2023-02-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  29. (Frantsesez) «Terrorisme: les années de plomb en Europe - rts.ch - Dossiers» web.archive.org 2022-08-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  30. (Ingelesez) Primoratz, Igor. (2002). State Terrorism and Counterterrorism. University of Melbourne.
  31. Ramraj, Victor V., ed. (2005). Global Anti-Terrorism Law and Policy. Cambridge University Press  doi:10.1017/cbo9780511493874. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  32. (Ingelesez) Donahue, Thomas J.. (2013-12). «Terrorism, Moral Conceptions, and Moral Innocence: Terrorism and Moral Innocence» The Philosophical Forum 44 (4): 413–435.  doi:10.1111/phil.12021. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  33. (Ingelesez) Schmid, Alex P.. (2011-02-25). The Routledge Handbook of Terrorism Research. Taylor & Francis ISBN 978-1-136-81040-4. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  34. (Frantsesez) Vitureau, Marielle. (2007-03-05). «Estonie : statue de la discorde» Libération (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  35. (Ingelesez) Republic of Estonia - Information System Authority. (2023-03-20). «Monitoring cyberspace and impeding incidents» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  36. (Ingelesez) Traynor, Ian. (2007-05-17). «Russia accused of unleashing cyberwar to disable Estonia» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  37. (Ingelesez) Shahzad, Muhammad. (2022-11-11). «India-Pakistan Relations in the Cyber World» Global Village Space (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  38. (Frantsesez) «En Inde, on prend des coups au cybercafé» transfert.net (web.archive.org) 2001-07-31 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  39. United States Secret Service. «Cyber Investigations» www.secretservice.gov (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  40. (Katalanez) «El president del CESICAT diu que els atacs informàtics del 9-N van ser "per encàrrec i finançats"» TV3 (web.archive.org) 2014-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  41. (Katalanez) «Mas denuncia "atacs informàtics duríssims" pel 9-N que van posar en perill historials clínics i receptes electròniques» Diari Ara (web.archive.org) 2014-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  42. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 75-81. or.
  43. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 77-78. or.
  44. Ikus Luis de la Corte Ibáñez (2006), 101. or.
  45. (Ingelesez) Stanford University. (2023-03-26). «Martha Crenshaw's Profile» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  46. (Ingelesez) Bakker, Edwin. (2010). «Characteristics of Jihadi terrorists in Europe (2001–2009)» Jihadi Terrorism and the Radicalisation Challenge: European and American Experiences (Ashgate): 131-144. ISBN 978-1409425694..
  47. (Ingelesez) Speckhard, Anne; Tarabrina, Nadejda; Krasnov, Valery; Akhmedova, Khapta. (2004-01). «Research Note: Observations of suicidal terrorists in action» Terrorism and Political Violence 16 (2): 305–327.  doi:10.1080/09546550490490721. ISSN 0954-6553. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  48. (Ingelesez) Akram, Fares; Kershner, Isabel. (2013-12-18). «Eyad El-Sarraj, Psychiatrist Who Fought for Palestinians’ Rights, Dies at 70» The New York Times (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  49. (Ingelesez) «PeaceCast: #44: Brian Barber Seeks Words for Gaza» web.archive.org 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  50. (Ingelesez) Speckhard, Anne. (2012). Talking to Terrorists: Understanding the Psycho-social Motivations of Militant Jihadi Terrorists, Mass Hostage Takers, Suicide Bombers & "martyrs". Advances Press ISBN 978-1-935866-52-7. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  51. (Ingelesez) «The Psychology of the Terrorist: An Interview with Jerrold M. Post» web.archive.org 2022-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  52. a b (Gaztelaniaz) Herrera, Matilde; Tenembaum, Ernesto. (1990). Identidad: despojo y restitución. Editorial Contrapunto (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  53. (Gaztelaniaz) Europako Kontseilua. (2023-05-12). «Lista de terroristas de la UE» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  54. (Gaztelaniaz) «Posición común del Consejo, de 27 de diciembre de 2001, sobre la aplicación de medidas específicas de lucha contra el terrorismo» web.archive.org 2001-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  55. (Ingelesez) «Council Decision (CFSP) 2022/152 of 3 February 2022 updating the list of persons, groups and entities subject to Articles 2, 3 and 4 of Common Position 2001/931/CFSP on the application of specific measures to combat terrorism, and repealing Decision (CFSP) 2021/1192» eur-lex.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  56. (Ingelesez) «Remembering Victims of Terrorism: growing stronger together | EEAS» www.eeas.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  57. (Ingelesez) Tausch, Arno. (2007). Against Islamophobia: Quantitative Analyses of Global Terrorism, World Political Cycles and Center Periphery Structures. Nova Publishers ISBN 978-1-60021-536-0. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]