Edukira joan

Ramiro Gartzeitz Viguerakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remiri Garzeitz Viguerakoa» orritik birbideratua)
Ramiro Gartzeitz Viguerakoa

Bizitza
JaiotzaX. mendea
Heriotza981eko uztailaren 8a ( urte)
Familia
AitaGartzia II.a Santxitz
AmaTeresa Leongoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEstercuelgo gudua
Battle of Torrevicente (en) Itzuli

Ramiro Gartzeitz Viguerakoa[1]latinez: Ranimiro in Vekaria; gaztelaniaz: Ramiro Garcés de Viguera— (?981eko uztailaren 8a) Iruñeko infante eta Viguerako erregea (970981) izan zen.

Gartzia II.a Santxitz eta honen bigarren emaztea Teresa Leongoa zituen gurasoak. Teresa saiatu zen senarrak Antso Abarka seme nagusia oinordegabetu zezan, Ramiroren mesederako. Gartziak ez zuen semea oinordegabetu, baina Viguera eskualdea eman zion Ramirori eta baita errege titulua ere. Orduan, anaiaren subregulus eta basailu bilakatu zen Ramiro.

975ean saiatu zen gertuko Banu Qasitarrei erasotzen, baina uztailaren 6an Estercuelgo guduan menderatua izan zen.

Bere heriotzaren data zehatza ezezaguna da. 981ean data jarritako agiri batek, ziur asko 991. urtekoa, jadanik hilda zela dio. Musulman iturriek 981eko Torrevicenteko guduan hil zela diote, bertan Gartzea Fernandez Gaztelako kondeak eta biek Galib Abu Temman Al-Nasiren alde egin zuten Almanzorren kontra.

Bi seme izan zituen, biak Viguerako erregeak izandakoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bishko, Charles Julian. "Salvus of Albelda and Frontier Monasticism in Tenth-Century Navarre." Speculum, 23. Liburukia, 4. Zbk (1948ko urria), 559–590. orr.
  • Cañada Juste, Alberto. "Un milenario navarro: Ramiro Garcés, rey de Viguera", Vianako Printze Erakundea, 42 (1982), 21-37. orr.
  • Ubieto Arteta, Antonio. "Monarcas navarros olvidados: los reyes de Viguera", Hispania X (1950), 8-25. orr.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]