Edukira joan

Planet Earth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Planet Earth
Jatorria
Ezaugarriak
AurkezleaDavid Attenborough
Emanaldia
Jatorrizko igorlea BBC

Planet Earth BBCk ekoitzi eta banatutako telebista produktu bat da, telesail gisa banatu izan dena zenbait ediziotan, eta film dokumentalak ere eman dituena emaitza gisa.

Frankiziaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekaria: The Blue Planet

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean, BBCk The Blue Planet telesail dokumentala eman zuen, munduko ozeanoen historia naturalari buruzko serie historikoa. Harrera kritiko ona, entzule kopuru handiak, entzuleen balorazioak eta sari asko jaso zituen. Telesaila 150 herrialdetara saldu zen mundu osoan. Iruzkinek erakutsi zuten audientziei bereziki gustatzen zitzaizkiela eskala epikoa, espezie berri eta ezohikoen eszenak eta telesailaren kalitate zinematografikoa. Programa enkargatu zutenek jarraipena egiteko interesa zuten, eta Alastair Fothergillek erabaki zuen Historia Naturaleko Unitateak planeta osoa aztertuko zuen serie batekin formula errepikatu behar zuela. Planet Earth telesailaren ideia sortu zen, Lorraine Heggessey BBCkoak eman zuelarik ekoizpen enkargua 2002ko urtarrilean.

Planet Earth telesail originala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Planet Earth izan zen, 2006ko saila BBCko Historia Naturaleko Unitateak ekoitzia. Bost urte eman zituzten ekoizpenean, BBCk inoiz egin duen dokumental-serie natural garestiena izan zen, baita bereizmen handian filmatu zen lehena ere.[1]

Planet Earth 2006ko martxoaren 5ean estreinatu zen Erresuma Batuan BBC One-n, eta 2007rako ekainean 130 herrialdetan emana zegoen. Hamaika atal ditu serieak, eta horietako bakoitzak Lurreko bioma edo habitat baten ikuspegi orokorra ematen du. 50 minutuko kapitulu bakoitzaren amaieran, hamar minutuko atal gehigarri batek saila filmatzeko erronka bereziak azaltzen zituen.

Jarraipeneko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraipeneko lanak izan ziren Planet Earth: The Future (2006) eta Saving Planet Earth (2007), biodiobertsitate galeraren aurrean kontzientziazio helburuko sailak neurri handi batean.

2007ko beste ekoizpena izan zen Earth filma, Planet Earth telesaileko gai eta irudiak aprobetxatu zituena.

Planet Earth II izan zen, hamarkada bat geroago, 2016an emandako lehenbizikoaren jarraipeneko saila.[2] Telesaila David Attenboroughek aurkeztu eta kontatu zuen, Hans Zimmerrek konposatutako musikarekin.[3]

Planet Earth III 2023ko udazkenean eman zuen BBCk, berriz ere David Attenboroughen aurkezpekin (naturalistak 97 urtek zituela). Telesailaren kalitate filmikoaz kritikak oso onak dira, baina aldi berean azpimarratzen da nola aurreko telesailekin alderatuta, naturaren egoera oso larria dela.[4]

Ikus, halaber:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Slenske, Michael. (2007-03-18). «All Creatures Great, Small ...and Endangered» New York Times.
  2. Hurley, Laura. (22 February 2016). «Planet Earth 2 Is Happening, Here's What We Know» CinemaBlend.com.
  3. Barra, Leo. (22 February 2016). «David Attenborough to Narrate BBC Documentary Series 'Planet Earth II'» Variety.
  4. (Ingelesez) «Planet Earth III magnificent but horrifying, say reviewers» BBC News 2023-10-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]