Pilar Iparragirre
Pilar Iparragirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Idiazabal, 1951 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2022ko azaroaren 29a (70/71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1951 – 2022ko azaroaren 29a)[1][2] euskal idazlea eta kazetaria izan zen.[3] Kazetaritza ikasketak egin zituen Donostian eta Bartzelonan eta hainbat tokitan aritu zen lanean, besteak beste Zeruko Argia, Egin egunkaria (itxi zuten arte), Punto y Hora eta Argia aldizkarian.[4]
Urbia mendilerroan hazi zen, gurasoak bertan artzainak ziren eta.[5]
Izatez Goierrikoa zen arren, Donostiako Amara Berri auzoan bizi zen gero eta maiz ibiltzen zen Parte Zaharretik.[4]
Kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeruko Argian astekarian aritu izan zenean, Okendo kaleko Kaputxinoetan lan egiten zuen. Hantxe baitzuten bulegoa. Euskarazko astekari bakarra zen garai hartan. Gero, Punto y Hora aldizkarian ere aritu zen, eta, ondoren, Egin-en aritu zen. Azkenik, Argia astekarian euskaraz argitaratzen ziren liburuen sinopsi laburrak idazten zituen.
Argia aldizkariko webgunean berak idatzitako 1181 artikulu ikus daitezke, itzela izan zen bere ekarpena.[6]
Bere jarduera profesionalaren urte gehienak ‘Egin’en eman zituen Pilarrek, Politika saila edota Iritzi arloan, Baltasar Garzon epailaren aginduz hedabidea polizia espainolak itxi zuen arte, 1998an.[4]
Idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Generoan eta hizkuntzan oso desberdinak diren liburuak argitaratu zituen.[5]
Haur eta gazteentzako lanen itzulpen bat izan zen Iparragirreren lehen liburua. 1985ean egin zuen lehen itzulpena: Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, 1985). Hans Jurgen Press alemaniarraren itzulpena. Ondoren, Sorgin txikia (1986) itzulpena ondu zuen, eta 1989an Hilerriko jolasak lehen eleberria idatzi zuen Elkarren eskutik; geroago heldu ziren Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (1994, Txalaparta) biografia (lehenik euskaraz eta gero gaztelerazko bertsioa ere izan zuen), eta, azkenik gazteleraz, Deportación: el mal menor (1998).[8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hilerriko jolasak (1989, Elkar)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Likiniano. Ezina ekinez egina (1994, Txalaparta)
- Deportación: el mal menor (1998)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Franco hil da (2002, Argia)[9]
- Hitzak - 60ko hamarkadako elkarrizketa hautatuak (2001, Argia)[9]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskubeltz taldearen abenturak ("Die Abenteuer der schwarzen hand"). Elkar, 1985. Hans Jürgen Press alemaniar idazlearen haur eta abentura eleberria.
- Sorgin txikia, 1986
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-29). «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ Berria. «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pilar Iparragirre Lazkano. .
- ↑ a b c Arrizabalaga, Jexux. «Pilar gogoan» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ a b Iparragirre Lazkano, Pilar. (2022). «Pilar Iparragirre Lazkano-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ Iparragirre, Pilar. (2022). «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ Iparragirre, Pilar. (2006). «ARGIA egileak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ Berria. «Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ a b «Euskararen Donostia - Donostiako euskal idazleak - Pilar Iparragirre» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1951ko jaiotzak
- 2022ko heriotzak
- Idiazabalgo idazleak
- Gipuzkoako kazetariak
- Emakume itzultzaileak
- Euskal Herriko itzultzaileak
- Euskal kazetariak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Euskal Herriko idazleak
- XXI. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Emakume kazetariak
- Egin egunkaria
- Donostian hildakoak