Onegako badia
Onegako badia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | badia |
Zabalera | 100 km |
Sakonera | 36 m |
Eponimoa | Onega ibaia |
Geografia | |
Koordenatuak | 64°20′N 36°30′E / 64.33°N 36.5°E |
Honen parte da | Itsaso Zuria |
Ur-gorputza | Itsaso Zuria |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
- Artikulu hau badiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Onega».
Onegako badia edo golkoa (errusieraz: Онежская губа, Онежский залив) Itsaso Zuriko lau badia handietako bat da (Kandalakchako golkoa, Dvina Badia eta Menzengo badiarekin batera), hegoaldeko muturrean dagoena. 185 kilometroko luzera eta 50-100 kilometroko zabalera du. Batez besteko sakonera 16 metrokoa da eta gehienekoa 36 metrokoa.
Golkoan Onega (416 km), Kem (191 km) eta Vyg (237 km) ibaiak itsasoratzen dira. Golkoak uharte ugari ditu, handiena eta ospetsuena Solovetski uharteak direlarik. Mendebaldeko kostaldean Belomorsk hiria (13.013 biztanle 2002an) eta Itsaso Zuria-Baltiko ubidearen irteera daude.
Administratiboki, ekialdeko ertza Arkhangelsk oblastekoa, eta mendebaldekoa Kareliako Errepublikakoa.
Ramsar lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994an, glaziar jatorriko uharte harritsu ugari eta Onegako golkoan inguratzen dituzten itsas urak Ramsar leku gisa katalogatu zituzten. Multzoak, badiaren mendebaldeko kostaldean dauden ehunka uharteetako zati batek, 3600 ha. inguru hartzen ditu, 36 km2 inguru, Ramsar 668 zenbakiarekin. Uhartetxoetako eta uharteetako landaredia ipar urruneko eskualdeetako landaredia tipikoa da: pinu eta urkien basoak eta tundra, empetrum generoko baiak dituzten zuhaixkak, goroldioak eta likenak. Landare arraro batzuk eta ugaztun kalteberak ere badaude. Hezeguneetan uretako hegaztien kolonia garrantzitsuak daude, besteak beste, ekialdeko Atlantikoko pottorro arruntaren populazioaren %1 eta martin hegalzuriaren antzeko ehunekoa. Hegaztiak migratzeko eta hibernatzeko leku interesgarri honetan, arkeologian garrantzia duten objektuak daude, tribu primitiboen leku sakratu gisa. Giza jardueren artean, arrantza, algak biltzea, jolastea eta baiak eta perretxikoak biltzea daude.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ramsar. Islands in Onega Bay, White Sea. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |