Nicolas Lorgne
Nicolas Lorgne | |||
---|---|---|---|
← Hugues de Revel - Jean de Villiers → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Frantzia, XIII. mendea | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Palestina, 1284 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Nicolas Lorgne (XIII. mendea – Lur Santua, 1284ko martxoaren 12a) Ospitaleko Zaldunen 21. Maisu Handia izan zen 1277/78etik hil zen arte.
Agian jatorri frantsesekoa izan zen. 1250 inguruan agertzen da Lur Santuan. 1255ean Zaldunen Krakaren buru zegoen eta 1266tik 1267ra eta 1271ko ekainetik urrira mariskala izan zen. 1271tik 1273ra Komandante Handia izan zen eta 1273ko urriaren 9an Tripoliko komandantzia jaso zuen.
1277 edo 1278an Maisu Handia aukeratu zuen. Hugues Revelen erreforma politikarekin jarraitu zuen eta bi kapitulo orokor zuzendu zituen 1278 eta 1283an. Bigarrenean, borroka ari ziren zaldunek gurutze zuridun tunika gorria erabiltzea onartu zen.
Zipreko tronuari buruzko lizkarretan parte hartu zuen, eta Siria mongoliarrek inbaditzean eta Damasko eta Egiptoko mamelukoei aurre egin zien. Lorgneren azken aipamena 1283ko irailekoa da eta bere oinordeko Jean de Villiersen lehena 1285eko irailekoa. 1284ko martxoaren 12an hil zen.