Nazcako lerroak
Nazca eta Pampas de Jumanako lerro eta geoglifoak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Maria Reichek eginiko argazkia lerroak aztertzen lehen arkeologoetako bat izan zena, 1953an. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, iv |
Erreferentzia | 70 |
Kokalekua | Peru |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Nazca eta Pampas de Jumanako lerro eta geoglifoak, laburturik Nazcako lerroak izenaz ezagunagoak, Nazcako basamortuan daude, Peruko hegoaldean, Nazca eta Palpa udalerrien artean. Nazca kulturak egin zituen eta lerro soilak bezalako diseinu sinpleetatik hasi eta irudi geometrikoak, animalienak eta landareenetaraino, guztiak lur gainean eginak daudenak.
1994an UNESCOk Nazca eta Pampas de Jumanako lerro eta geoglifoak Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Baina, azken urteetan, kalte handiak jasan ditu Panamerikar errepidearen eraikitzearen eta 4x4 ibilgailuen igaeroragatik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen kulturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako lehen biztanleak inguruan duela 10.000 urte bizi izan ziren. Han, askoz beranduago, zenbait kultura garatu ziren, Paracas kultura, Nazca kultura eta kostaldeko Tiahuanako kultura kasu.
Hedadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perun, Limatik 450 kilometro hegoaldera eta Ozeano Barearen kostaldetik gertu, Ingenio, Nazca, Palpa eta Socoseko pampak daude. Palpa eta Nazca artean, Socoseko pampan daude lurrean trazaturiko lerro hauek, hauen zabalera 40 zentimetro eta 2,10 metro artean dagoelarik. Beltzaxka eta gorrixka arteko lur bat da, gauean more kolorekoa bihurtzen dena. Urrunean dagoen muino batzuek osatutako zirkuluerdi batek mendebalderantz irekitako anfiteatro erraldoi bat osatzen dute.
Eskualde honetan milaka lerro 520 kilometro karratuko azaleran hedatzen dira, eta batzuk 800 kilometro karraturaino ere hedatzen dira.
Lerroen luzera aldagarria da, batzuk 275 metroko luzera izatera iristen direlarik.