Mana (Biblia)
- Artikulu hau janari miragarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mana».
Mana[1] (hebreeraz: מָן, mān, grezieraz: μάννα; arabieraz: اَلْمَنُّ) Jainkoak israeldarrei basamortuan igorri zien janari miragarria da.[2] Hedaduraz, ustekabean eta ahaleginik egin gabe jasotzen den onura edo gauza onuragarria deitzeko ere erabiltzen dugu.[2] Koranen ere hiru aldiz agertzen da.[3]
Bibliako Irteera liburuan mana gauero eta goizero agertzen zela ihintza desagertu ondoren, eta eguzkiaren beroak urtu baino lehen jaso behar zela esaten dute.[4] Zenbakien arabera, gauez ihintzarekin iristen zen.[5] Mana martorriren antzeko hazi moduko bat bezala deskribatzen dute, kolore zurikoa, eho eta laberatu ondoren eztiarekin egindako olaten antza zuena,[6] nahiz eta Zenbakietan indiar mirraren kolore berekoa izan eta opiletako batzuk olioztatutako opilen zapoera zutela gaineratu.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]
- ↑ a b Euskaltzaindia. Mana. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ (Ingelesez) Rippin, Andrew. (2017-4-24). Wiley Blackwell Companion to the Qur'an. John Wiley & Sons, 308 or. ISBN 978-1-118-96480-4..
- ↑ Ir 16:14
- ↑ Zen 11:9
- ↑ Ir 16:31
- ↑ Zen 11:7-8
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |