Edukira joan

Indar-lerro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indar-lerroak

Indar-lerroa edo eremu-lerro eremu bektorial batean definitutako kurba da, zeinaren tangenteak, puntu bakoitzean, eremuak puntu horretan duen norabidea adierazten baitu. Indar-eremu bat eta indar-eremu horretan partikulek jasaten duten indarra irudikatzeko erabiltzen dira eremu-lerroak. Eremua era aljebraikoan adieraz daiteke, baina, bestalde, egokia da begi hutsez erabiltzeko. Hala, bektoreen luzera, norabide eta noranzko bidez adierazten da eremua, baina ezinezkoa da espazioko puntu guzti-guztietan bektoreak irudikatzea. Horregatik erabiltzen dira eremu-lerroak, egokiagoak direlako irudikatzeko. Espazioko lerro orientatuak dira, eta edozein punturen inguruan dagoen eremuaren lerroek espazioan duten dentsitatea eremuak puntu horretan duen intentsitatearekiko proportzionala da[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Indar-lerro zthiztegia.elhuyar.org

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.