Hosto-galarazle
Itxura
Nekazaritzan, hosto-galarazlea edo defoliantea[1][2] landareek hostoa galtzea eragiten duen substantzia da. Belar- eta izurri-hiltzailetzat erabiltzen dira, baita gerra kimikoan ere. Osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak dira.[3] Oso toxikoa den hosto-galarazle baten adibide klasiko bat agente laranja izenekoa da, 1961tik 1970era arte Vietnamgo gerran Estatu Batuetako indar armatuek asko erabili zutena Vietnamgo zonaldeak hostoa galarazteko.[4]
Defolianteak herbizidetatik bereizten dira, lehenengoek hostoak landareetatik askatzea bilatzen dutelako, bigarrenak landare jakin batzuen hazkuntza suntsitzeko edo inhibitzeko erabiltzen diren bitartean.
Kotoiaren ekoizpenean hosto-galtzaileak erabiltzen dituzte uztari laguntzeko.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
- ↑ (Ingelesez) Fawthrop, Tow. (2004-7-14). «Vietnam's war against Agent Orange» bbc.co.uk.
- ↑ (Ingelesez) Gwathmey, C.O.; Craig Jr., C.C.. (2007). David Pimentel ed. Encyclopedia of Pest Management. 2 CRC Press, 135 or. ISBN 1-4200-5361-2..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |