Gliese 784
Gliese 784 ((GJ 784 / HD 191849 / HIP 99701) Sagittarius konstelazioko izar bat da, Telescopium konstelazioko mugatik nahiko gertu dagoena, κ2 Sagittariitik apenas 3 gradura. Lurretik 20,2 argi urtera dago, gure Eguzki-sistematik gertuen dagoen 100 izarretako bat delarik. Bere itxurazko magnitudea +7,97 da.
Gliese 784 M0.0V espektro motako nano gorri bat da (aurretik K7 bezala katalogatua), 3930 gradu kelvineko tenperatura efektiboa duena. 0,58 eguzki masako masa estimatua du, eta eguzki erradioaren 2/3eko erradioa. Bere argitasun bolometrikoa eguzki argitasunaren %6a da. Gure Eguzkiarekin alderatuz gero zifra txikia den arren, Proxima Centauri baino 32 aldiz eta Ross 154 baino 13 aldiz argitsuagoa da, azken hau ere Sagittarius konstelazioko nano gorri bat delarik. Bere ezaugarri fisikoak Lacaille 8760ren oso antzekoak dira, baina, hau ez bezala, ez dago izar ñirñirkari bezala katalogatua, izar aldagarri bat izan daitekeenaren zantzuak badauden arren.
Gliese 784gandik gertuen dauden izarrak Gliese 783, 3,2 argi urtera, eta Gliese 754, 3,8 argi urtera dira. Delta Pavonis distiratsua Gliese 784gandik 7,3 argi urtera dago.