Etxeko lan
Etxeko lana etxebizitza batean egin ohi diren lanen multzoa da, hala nola garbiketa, sukaldaritza, haur eta agurren zainketa eta erosketak biltzen dituena, besteak beste. Maiz, lanaren zatiketa sexuala dela eta, lan horiek etxebizitzan bizi diren emakumeen esku uzten dira, etxekoandrearen figuraren kasuan esaterako, edota kontratatutako etxeko langile bati esleitzen zaizkion, orobat gehienetan emakumezkoa dena.
Etxeko lanak etxean egiten diren ohiko zereginak dira. Horien artean sartzen dira, besteak beste, hauek: etxea garbitzea, arropa garbitzea eta konpontzea, eguneroko bizitzako oinarrizko produktuak erostea, ohea egitea eta otordua prestatzea.[1] Era berean, erabilera horietarako esleitutako dirua kudeatzen dute familian (etxeko ekonomia), eta, hedaduraz, etxetik kanpoko antzeko lanak ere aipa daitezke, hala nola bulego edo erakunde baten funtzionamendua ziurtatzen dutenak, bai eta biltegiratze informatikoko sistemen mantentze-lanak ere. Zeregin horiek ordainsaria jaso dezakete edo ez.
Gizarte-maila baxuetako emakumeek, historikoki, familiaren elikadurarekin, etxearen garbiketarekin, arropa eta janzkera zaintzearekin, seme-alaben hazkuntzarekin eta haien hezkuntzarekin eta adinekoak eta gaixoak zaintzearekin lotutako lan gehienak egin dituzte. Emakumea lanean sartzeak eta emakumearen emantzipazioak aldatu egin dute emakumeen izaera, etxeko lanei dagokienez, eta, ondorioz, gizonekin banatzen dira zereginak, eta gizartean aintzat hartzen da emakumeek egiten duten ugalketa-lana. Etxeko lanak, halaber, berariaz kontratatutako langile profesionalek egiten dituzte, hala nola etxeko langileek, zaintzaileek, sukaldariek eta abarrek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Mendekotasuna Hiztegia] [2017]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |