Bargota
Bargota | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Bargotaren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Bargota | ||
Alkatea | Cristina Remirez Marquinez (Kudeaketa batzordea) | ||
Posta kodea | 31229 | ||
INE kodea | 31047 | ||
Herritarra | bargotar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.561111111111°N 2.3119444444444°W | ||
Azalera | 25,4 km² | ||
Garaiera | 587 metro | ||
Distantzia | 74 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 257 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 1,01 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,71 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 20,83 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 63,64 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,40 (2018: %1,65) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | https://www.bargota.org/ |
Bargota[4] ([baɾɣota]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerri bat da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora dago eta 295 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bargota Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerreko errepidea hartu, eta hiru kilometro ibili ondoren Bargotara heltzen da.
Honako udalerriak ditu mugakide: Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana; ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia; iparraldean Torralba del Rio; eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bargotak klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima du. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten dira eta udalerriko gunerik menditsuenetan prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunea zein den.
Jatorrizko landareditik ametz eta haritzen batek baino ez dirau, artea erabat galdu zen nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategian aurkiturikoak dira. "El Castejon" zeramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen.[erreferentzia behar] Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Antso VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.
Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Antso VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta, ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independente bihurtu zen.
Bargotar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Bargotakoa edo Bargotako aztia. Zalantzarik gabe herritar ospetsuena. haren biografian kondaira eta errealitatea nahasten dira.[6]
- Resurrección Hernández Gil (1893-2002), 109 urte bizi izan zen euskal herritarra.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.
Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bargotako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Errege kalea, 22
2023-2027 legegintzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Bargotako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Carmelo Garcia Alvarez[7] | 1979 | 1983 | Agrupacion de Electores | |
Antonio Fernandez Vicente[7] | 1983 | 1987 | Candidatura Independiente de Bargota | |
Jesus Rodolfo Ruiz de Larrinaga[7] | 1987 | 1991 | Agrupacion Electoral Goraño | |
Pablo Llorens Garcia[7][8] | 1991 | 1995 | Herri Batasuna | |
Saturnino Fernandez Garcia[7] | 1995 | 1999 | Independenteak | |
Marta Garcia Llorens[7] | 2000 a | 2003 | Kudeaketa batzordea | |
Saturnino Fernandez Garcia[7] | 2004 b | 2007 | Kudeaketa batzordea | |
Gregorio Garcia Mendaza[7][9][10] | 2007 | 2011 | Kudeaketa batzordea | |
Gregorio Garcia Mendaza[7][10][11][12] | 2012 c | 2013 d | Kudeaketa batzordea | |
Pablo Llorens Garcia[7][10] | 2013 | 2015 | Kudeaketa batzordea | |
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7] | 2016 e | 2019 | Kudeaketa batzordea | |
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7][13] | 2019 | 2020 f | Kudeaketa batzordea | |
Cristina Remirez Marquinez[7][13][14] | 2020 | 2023 | Kudeaketa batzordea | |
Cristina Remirez Marquinez[15][16][17][18] | 2023 | Jardunean | Kudeaketa batzordea |
a 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 2003an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c 2011n ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
e 2015ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[19]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[20].
La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.
ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.
Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andre Mariaren eliza: estilo gotiko-errenazentistako eliza da, 1550. urtean eraikia. Jatorrizko egitura osorik mantentzen da. Barruan, Esklabotzako Ama Birjina dago.
- Puiuko Ama Birjinaren baseliza: XIX. mendean eraiki zen, XVI. mendeko beste eraikin baten gainean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Javier Sierra eta Jesús Callejo: La España extraña. Bartzelona: Planeta, 1997, 2015an gaurkotuta.212-213 or.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inhabilitado un ex alcalde de HB por negarse a dar la lista de mozos para la mili» El País 1996-03-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"La alcaldía está abierta a todos los vecinos, de los que siento respaldo"» Diario de Navarra 2008-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Pablo Llorens sustituye a Goyo García en la alcaldía de Bargota» Revista Calle Mayor 2013-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bargota vota por mayoría al alcalde actual» Diario de Navarra 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuevas comisiones gestoras en Acedo, Saigots, Bargota y Uztegi» Noticias de Navarra 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Una consulta popular en enero cambió este lunes la alcaldía de Bargota» Diario de Navarra 2020-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cristina Remírez, elegida nueva alcaldesa de Bargota» Noticias de Navarra 2020-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Municipios sin alcalde: así funcionan los ayuntamientos bajo el gobierno de una comisión gestora» Newtral 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Un total de 51 municipios navarros conoce ya quién será su alcalde desde junio» Diario de Navarra 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El 95,5% de los ayuntamientos de Navarra han renovado alcaldía» Diario de Navarra 2023-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «17 poblaciones de Codés reúnen esfuerzos contra su despoblación» Diario de Noticias de Navarra 2024-10-11 (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
- ↑ https://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |