Edukira joan

Baimen-txartel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baimen-txartela» orritik birbideratua)
Baimen-txartela

Baimen-txartela kredentzial bat da, eta ohiko sarrerak dituztenentzat, hau da, entzuleentzat eskuragarriak ez diren kontzertu gune batzuetan fisikoki mugitzeko aukera ematen dizu. Badira sartzeko mailak ezberdinak,"All Access" delakoak esan nahi du joan zaitezkeela joan nahi duzun lekura, artista batek egiten duen bezala (aldagelak barne, etab.).

Bestela sekzio desberdinak daude, batzuetan agertokiaren aurrealdeko argazki-zulora bakarrik joan zaitezke, edo atzealdeko guneko sekzio batera bakarrik. Baimen txartelak hainbat formatan agertzen dira, batzuetan zure arropetan itsasten den kalitate handiko pegatina bat da, beste batzuetan eskumuturreko bat da, beste batzuetan lepoan zintzilikatzen den gauza bat da, egoeraren arabera aldatu egiten da.

Sartu nahi duzun eremuko segurtasun-zaindariei pasea erakutsiz funtzionatzen dute. Normalean begietara begiratzen badituzu eta zure pasea edo egiaztagiria argi ikusi dezaketela ziurtatzen baduzu, pasatzen uzten dizute.[1] [2]

Kamerino bat, antzoki edo ikuskizun-areto batean edota zinema edo telebistako setetan edo platoetan, aktoreei, emanaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren, janzteko eta makillatzeko toki bat ematen dien gela edo espazio pribatu bat da. Kamerinoen gunea, antzezpenean zehar, aktoreak eta antzerkiko langile batzuk mugitzen diren eta publikoarentzat irisgarria ez den edo mugatua den antzoki bati deitzen zaio.[3]

Nola lortu baimen-txartel bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doako baimen-txartelak hainbat iturritatik lortu daitezke. Antzezle indibidual edo taldeek, anfitroiak, antolatzaileek, ikuskizunaren arduradunek,  edo ikuskizuna estaltzen ari den prentsa edota irratiko kide batek emanda lortu ditzakezu, zeintzuk gehien bat, ikuskizuna promozionatzeko edo ospea handitzeko ematen diren.

Baimen-txartel motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean 4 mota aurkitu ditzakegu:

“All-access” eta “stage crew ” motako baimen-txartelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soilik langileentzat ematen dira. Honek pertsona asko barneratu ditzake, agertokian antzezten dutenetik hasi eta agertokia instalatu dutenetara arte. Zenbait langilek aldi-baterako paseak izan ditzakete, zeinetan data zehatz bat barneratuta duten. Honek esan nahi du soilik epe hori bete arte izango dituztela sarrera-pribilegioak. Ekitaldiaren eta lekuaren arabera mota honetako baimen-txartelek segurtasun neurriak izan ditzakete.

“Limited access” motako baimen-txartelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaleei emandako mota arruntena dira. Mota honetako baimenek ekitaldiari lotuta ez dauden pertsonei kamerinora joan eta antzezleak ezagutzeko, instalazioak ezagutzeko eta ekitaldiaren barne-funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen dute. Batzuetan “Vip pass” bezala ezagutzen dira eta motaren arabera aldageletara eta ekitaldiaren ondorengo festara joateko aukera eman dezakete edo ez.

“Sticky pass” motako baimen-txartelak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bastidore arteko baimenen artean gehien bilatuenetako bat da. Lagunei, senideei eta bandara konektatutako beste pertsona batzuei ematen zaizkie. Batzuetan lehiaketetan irabazitakoak edo irratian oparitutakoak ere badira. Era horretako paseak ekitaldiaren ondorengo festarako sarbidea ematen du eta tripulazioko kideekin, artistekin eta VIP gonbidatuekin nahasteko aukera ematen dio eramaileari.[4]

Beste baimen-txartel mota batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meet & Greet motakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meet & Greet, hau da, “ezagutu eta agurtu” motakoek aukera ematen diote eramaileari ikuskizuna hasi aurreko ekitaldi batera sarrera mugatua izan dezan, non antzezleak zaleekin bilduko diren, argazkiak egin eta autografoak sinatuko dituzten. Horrelako baimen-txartelak fan-club, irrati-estazioko lehiaketak edo VIP Experience motako premium txartelak esleitu ohi dituzte.

Argazki motakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamera profesional batekin argazkiak egitea baimentzen dute. Kamera hauek normalean lente desmuntagarri bat dute, edo 35mm baino handiagoa den lente bat, eta ondorioz "kamera profesional" gisa hartzen dira, hau da, publiko orokorrarentzat debekatuak izan ohi dira. Pasabide honek, gainera, agertokiaren aurrealdeko sarrera ere ekar dezake, emanaldiaren zati labur baterako, (hiru kantuko arau bat) soilik emanaldiaren lehen hiru kantuetarako ematen direla argazkiak, hau ohiko prozedura da eskala handiko kontzertu askotarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «What is a backstage pass and how do they work? - Quora» www.quora.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  2. (Ingelesez) «How to Get Backstage Passes to Any Concert» wikiHow (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
  3. (Gaztelaniaz) Camerino (habitación). 2019-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  4. (Ingelesez) «What are Backstage Passes? (with pictures)» wiseGEEK (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]