Valleta (Malta)
Valleta Belt Valletta | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Malta | ||
Maltako eskualdeak | Port Region (Port) | ||
Alkatea | Alfred Zammit (en) | ||
Izen ofiziala | Belt Valletta | ||
Jatorrizko izena | Belt Valletta | ||
Posta kodea | VLT | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°53′52″N 14°30′45″E / 35.8978°N 14.5125°E | ||
Azalera | 80 ha | ||
Altuera | 56 m | ||
Mugakideak | Floriana | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 6.444 (2014ko martxoaren 31) 725 (2012) | ||
Dentsitatea | 81 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1566 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 356 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Palermo eta Nobile Contrada dell'Aquila (en) | ||
localgovernmentdivisioncms.gov.mt… |
Valleta[1] (malteraz: La Valletta) Maltako hiriburua da, uhartearen ipar-ekialdeko kostaldean kokatua. 6.966 biztanle zituen 2011n. Penintsula harritsu batean datza hiria, Porto Grandeko eta Marsamuscettoko golkoen artean. Oso kokagune estrategikoa du, eta base militar bat dago, Britainia Handiko itsas armadak Mediterraneoko erdialdea zaintzeko erabili zuena. Valletak portua, unibertsitatea eta aireportua ditu.
2018an Europako kultura-hiriburua izan zen, Ljouwertekin batera (Frisia).
Klima
Datu klimatikoak (Valletta) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.5 | 23.7 | 25.6 | 30.2 | 33.8 | 38.9 | 41.9 | 43.1 | 35.8 | 30.0 | 26.2 | 24.3 | 43.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 15 | 16 | 18 | 22 | 26 | 30 | 30 | 27 | 23 | 19 | 16 | 21 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 12 | 12 | 13 | 15 | 18 | 22 | 26 | 26 | 24 | 21 | 16 | 13 | 18 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 9 | 9 | 10 | 12 | 15 | 18 | 21 | 22 | 20 | 17 | 13 | 11 | 15 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 0.4 | 0.6 | 2.8 | 4.1 | 5.7 | 7.2 | 8.5 | 8.2 | 6.5 | 4.3 | 1.7 | 0.1 | 0.1 |
Eguzki orduak | 155.0 | 169.5 | 217.0 | 270.0 | 310.0 | 330.0 | 372.0 | 341.0 | 270.0 | 217.0 | 180.0 | 155.0 | 2986.5 |
Iturria: Weatherbase[2], BBC Weather[3] (eguzki-orduak) |
Historia
Hiria 1566an sortu zuten zuten Setio Handiaren ondoren eta bertako heroi izan zen Maltako ordenako buruzagi Jean Parisot de La Valletteren omenez.[4] 1570ean Maltako hiriburu izendatu zuten. Hiria Sceberras penintsulan eraiki zuten, Marsamxett eta Grand Harbour izeneko itsasadarren artean, ordura arte inongo erabilpenik ez zuen eremu batean. Uharteko kokagune estrategikoena zenez, oso harresi sendoez inguratu zuten hiria. Horren ondorioz, egun Europako gotorleku ikusgarrienen artean dagoela kontsideratzen da.[4] Harresiak eta gotorlekuak bost urtean eraikin ziren, garai hartarako izugarrizko epe laburra zena, kontuan izanik mugitu ziren harri izugarriak eta garaiko tresneria xaloa. Egunero 8.000tik gora langile aritzen ziren harresien eraikuntzan. Harresi lodien artean, tunelak eta pasaleku sekretuak eraiki zituzten ere.[4]
Ekonomia
Merkataritza, ontziolak, ehungintza, tabakogintza eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak
Aipagarriak dira XVI. mendeko San Joanen kokatedrala, Maisu Handiaren jauregia (XVI. mendekoa, gaur egun Errepublikako lehendakariaren egoitza dena), Aragoiko ostatua (museoa), Gaztelako ostatua, eta XVIII. mendeko liburutegia eta antzokia.
Garraioa
- Portu Handia: Valletako portua da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Weatherbase: Historical Weather for Valletta. .
- ↑ BBC. BBC Weather - Valletta. .
- ↑ a b c (Ingelesez) Inside Malta and Gozo. Miranda Publishers, 13 or. ISBN 978-99909-85-17-7..
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Valletako Udalaren webgunea
- (Ingelesez) Valletta - GuidetoMalta.net
Gizateriaren Ondarea Maltan | ||
---|---|---|
Ħal-Saflieniko hipogeoa • Maltako tenplu megalitikoak • Vallettako Alde Zaharra |