Slup
Slupa (ingelesezko sloop hitzetik, hau nederlanderazko sloep-etik eta hau frantsesezko chaloupe hitzetik datozela) aurrera samar kokatutako masta bakarra, kuter batean baino aurreraxeago, eta branka eta txopako aparailua ('fore and aft rig' ingelesez) dituen belaontzi bat da.
Mota horretako aparailua duten ontziek masta bakoitzaren aurrean eta atzean kokatuta eta gutxi gorabehera gilaren gainean lerrokatuta doazen haize-oihalak eramaten dituzte.
Slup baten fokea kuter batena baino txikiagoa da eta, kuterrek ez bezala, slupek mastaren aurrean bela bakarra eduki ohi dute, beti horrela ez bada ere; slup batzuek bela bat baino gehiago baitute aurrean. Mastaren kokapena da garrantzitsuena itsasontzi bat slupa den ala ez erabakitzeko.
Gaur egungo belaontzi gehienak slupak dira, edo, beste era batera esanda, gaur egungo belaontzi gehienek slupen aparailua daramate. Gaurko ohiko slupek masta bakarraren atzean ezpeleta batez ornitutako bela nagusia eta aurrean bela triangeluar bat daramate, foke bat edo genoa) bat.