Edukira joan

Timo Werner

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:32, 3 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Timo Werner

(2020)
Bizitza
JaiotzaStuttgart1996ko martxoaren 6a (28 urte)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
Familia
AitaGünther Schuh
Hezkuntza
HeziketaQ108667474 Itzuli 2014)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
VfB Stuttgart2013 / 20169513
VfB Stuttgart II2014 / 201411
RB Leipzig2016 / 202012778
Alemaniako futbol selekzio nazionala2017 / ezezaguna5324
Chelsea Football Club2020 / 20225610
RB Leipzig2022 / baliorik ez3511
Tottenham Hotspur Football Club2024ko urtarrilaren 9a / 132
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia16
Pisua75 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Facebook: TimoWerner Instagram: timowerner FIFA: 404357 UEFA: 250049183 Edit the value on Wikidata

Timo Werner (Stuttgart, Alemania, 1996ko martxoaren 6a) futbol jokalari alemaniarra da, bertako Bundesligako Leipzig taldean aurrelari gisa jokatzen duena.

Alemaniako selekzio nazionalean ere jokatzen du.

Hasiera Alemanian: TSV Steinhaldenfeld eta Stuttgart

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso txikitan TSV Steinhaldenfeld taldean ibili zen. 2002an jada VfB Stuttgart-en harrobian hasi zen, eta 2013. urtean lehen taldera iritsi zen. 2016. urtera arte egon zen, hemen 2016. urtean 10 milioi eurorengatik kluba utzi baino lehenago. Hiru urte hauetan Bundesligan debuta egin zuen, lehen gola egin zuen eta Stuttgarten debuta egiten zuen jokalari gazteena bilakatu zen, 17 urte eta 4 hilabeterekin. 100 partidutik gora jokatu zituen.

Benetako eztanda ordea, Leipzigen izan zen. 2016ko irailean ligako 100 partida jokatzen zituen jokalari gazteena izan zen 20 urte eta 203 egunekin. Denboraldi horretan bertan jendea harrituta geratu zen berekin. Hurrengo bi denboraldiak (2017-2019) berdintsuak izan ziren, jokalariak gero eta gehiago ematen zuen areatik kanpo, eta aurkarientzat arriskutsu bihurtu zen.

2019-2020 denboraldian, Urrezko Bota irabazteko kandidatuetariko bat bezala aurkeztu zen, inoiz baino gol gehiago sartu baitzituen. Txapeldunen Ligan ere Leipzig urrun iritsi zen.

2019-2020 denboraldian 30 gol baino gehiago sartu ondoren, 2020ko ekainaren 18an Chelseak eta Leipzigek komunikatu ofizial bat kaleratu zuten, non argitzen zen Alemaniako liga bukatutakoan, uztailean, jokalaria Londreseko taldera batuko zela. Akordioa 53 milioi eurorengatik itxi zen, asteroko 170.000 euroko soldatarekin.

2022ko abuztuaren 18an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Stuttgart 20132016 103 14 11
Leipzig 20162020 149 88 38
Chelsea 20202022 89 23 21
Leipzig 2022 - 1 1 0

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debuta 2017ko martxoaren 22an egin zuen. 2018ko munduko futbol txapelketa jokatu zuen, baina bertan Alemania zortzirenak baina lehenago kanporatu zuten. Joaquin Low-ekin jokalari garrantzitsuenetariko bat bihurtu zen, 2020ko Europako Txapelketa ere jokatuz, non final zortzirenetan kanporatuak izan ziren.

Denera 47 partidu jokatu ditu, eta haietan 21 gol sartu ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]