Edukira joan

Avarera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:30, 6 urtarrila 2018
Avarera
Авар мацI — магIарул мацI
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
 Azerbaijan
 Kazakhstan
 Turkia
Hiztunak600 000 (gutxi gorabehera)
OfizialtasunaDagestan
Eskualdea Dagestan
UNESCO sailkapena2: kaltebera
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak
Dagestanian (en) Itzuli
Avar–Andic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza azentuala
Alfabetoaalfabeto zirilikoa eta Avar alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1av
ISO 639-2ava
ISO 639-3ava
Ethnologueava
Glottologavar1256
Wikipediaav
UNESCO1069
IETFav

Avarera (avareraz магӀарул мацӀ edo Авар МацӀ) Kaukasian bizi den avar herriaren berezko hizkuntza da. 600.000 hiztun inguru ditu, Dagestanen, Azerbaijanen, Kazakhstanen eta Turkian. 1938. urteaz geroztik alfabeto zirilikoz idazten da, baina XV. eta XVII. mendeetan georgiar alfabetoa erabiliz idatzi zen; ondoren, 1924. urteraino, arabiar alfabeto eraldatu batez; aipatutako urtetik aurrera, aldiz, latindar alfabetoa erabiltzen hasi ziren. Esan bezala, 1938. urtean alfabeto zirilikora aldatu zen avarera; gainera, palochka (I) letra gehitu zioten hizkuntzari.

Avarera hau ez da nahasi behar Balkanetan bizi diren abaroen hizkuntzarekin, turkiar jatorri izan dezakeen etnia horrek ez duelako inolako loturarik avarerarekin.

Fonetika

Hona hemen avarerazko kontsonanteen taula:[1][2][3][4]

Beti

herskari

Herskari

eiektibo

Beti

afrikatu

Afrikatu

eiektibo

Frikari Sudurkari Hurbilkari
Ezpainetakoak b p (pʼ) m w
Hortzetakoak d t c c cʼ z s s n r
Sabaikoak č č čʼ čʼ ž š š y
Albokariak tɬʼ ʼ ɬ l
Belarekoak g k k kʼ x
Ubularrak qʼ ʁ χ χ
Faringekoak ʕ ħ
Glotalak ʔ h

Erreferentziak

  1. Helma van den Berg, 2005, 152. or
  2. Charachidzé, 1981
  3. Fonologiari buruzko informazioa: ''https://www.ehu.eus/seg/fon/1/1''
  4. Fonologia euskadi.eus-en.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.