Sarmaziar
Sarmaziar[1] (latinez: Sarmatæ edo Sauromatæ; sanskritoz: Sakas; antzinako grezieraz: Σαρμάται, Σαυρομάται) irandar jatorriko herri nomada bateko kidea izan zen[2], eszitekin lotura omen zuena.
K. a. III. mendean sarmaziarrak Kaukasoraino heldu ziren, esziten lurrak inbadituz. K. a. II. mendean Itsaso Beltzaren inguruko estepetan bizi ziren, egungo Ukrainan eta Polonian. Hori zela eta, Karpatoen ekialdean dagoen Ekialdeko Europako ordokiak "sarmaziar ordokia" du izena. K. a. I. mendean Itsaso Beltzetik Baltikoraino eta Volgatik Vistula eta Danubioraino zabaldu ziren, bere une gorena izanik[3]. Ez zuten inoiz estatu batua izan eta III. mendean godoek Krimea konkistatu zutenean eta bandaloen eta hunoen erasoak jasan ostean desagertu ziren.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. .
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Sarmaziar. .
- ↑ Brzezinski, Richard; Mielczarek, Mariusz. (2002). The Sarmatians 600 BC-AD 450. in: Men-At-Arms. Oxford: Osprey Publishing ISBN 9781841764856..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarmaziar |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |